Agni (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
{{mitologia infotaula}}
[[Hinduismo]]an, '''Agni''' ({{lang-sa|अग्नि}}, {{lang-pi|Aggi}}, {{lang-ms|Api}}, eusk: "sua"), [[su]]aren jainko [[Vedismo|vedikoa]] da. [[Indra (mitologia)|Indra]] eta [[Surya]]rekin batera, "hirutasun vedikoa" eratzen du (askoz antzinakoagoa, eta, ondoren, [[Brahma]], [[Vishnu]] eta [[Shiva]]k eratzen zutenagatik ordezkatua).
 
Agnidev, lurraren jainkosa den [[Prithivi]] eta [[Diaus Pitar]] ([[greziera]]zko [[Zeus]]en, [[latin]]ezko Deusen eta Iu-piterren eta sanskritozko Diaus Pitarren (Jainko Aita) bihurtuko zen oso antzinako hitz indoeuroparraren aldaera dena) jainkoaren semea da. Agnideven betebeharretako bat, jainkoen eta pertsona hilkorren arteko mezularia izatea da. Gizakiak eta hauen etxeak babesten ditu. Bere buruan, milioi bat begi ditu.
 
[[Indiako artea]]n, bi aurpegirekin irudikatzen da, bere eragin onuratsu eta kaltegarriak iradokitzen duena, begi eta ile beltzekin, hiru hanka eta zazpi beso parerekin. Bere gorputzetik, zazpi argi izpi ateratzen dira (bere beste izenetako bat Sapta Jihwa da, "zazpi mihi"). Bere garraiobidea, [[aker]] bat da, edo ahuntzek tiratutako [[koadriga|kuadriga]] bat (edo, ez hain ohi, papagaitxoek).
 
Gaur egun, [[tenplu]] hinduetan, oraindik agni manthana taladrozulagailu sakratua erabiltzen da marruskatze bidez sua sortzeko, Agniren eguneroko jaiotza miraritsua irudikatzen duena.
 
== Agni sua ==