Antzinako Erroma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
30. lerroa:
Garaipenek eta horien aberastasunek aldaketa sakonak eragin zituzten Erromako gizartean barnan. Noblezia aberastu zen probintzien lepotik. Soldadu xumeek, ordea, urte asko eman behar izaten zuten etxetik kanpoko borroketan. Etxaldeak aurrera eraman ezinik, aberatsei gero eta mailegu gehiago eskatzen zieten. Honela, latifundioak eta esklabotza bultzatu zen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=H102_25 Fall of the Roman Republic, 133-27 BC|url=http://web.ics.purdue.edu/~rauhn/fall_of_republic.htm|aldizkaria=web.ics.purdue.edu|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
 
Gerrek, merkatu berriek eta zerga bilketek behe mailako batzuk ere aberastu zituzten. Hauek ''equites'' izeneko klasea osatu zuten. Haren dirutza gorabehera, ez zeukaten inolako ahalmen politikorik, plebeioak ziren eta.<ref>{{Erreferentzia|izena=Adkins,|abizena=Lesley.|izenburua=Handbook to life in ancient Rome|argitaletxea=Oxford University Press|data=1998, ©1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/38043034|isbn=0195123328|pmc=38043034|sartze-data=2019-01-09}}</ref>
 
Nahigabea, beraz, nagusitu zen Erromako hainbat gizarte-klasetan barnan. [[Erromako Senatua|Senatuak]], halere, ez zuen inolako erreformarik onartu. K. a. II. mendearen bukaeran, egoera politikoa jasanezina bihurtu zen. [[Tiberio Grako|Tiberio]] eta [[Gaio Grako]] anaiak patrizioen lursoro erraldoiak txiroen artean banatzen saiatu ziren, baina biak erail zituzten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Elias H.|abizena=Tuma|izenburua=Twenty-six Centuries of Agrarian Reform: A Comparative Analysis|argitaletxea=University of California Press|hizkuntza=en|data=1965|url=https://books.google.es/books/about/Twenty_six_Centuries_of_Agrarian_Reform.html?id=kmZHKOHgvFQC&redir_esc=y|sartze-data=2019-01-09}}</ref> Aldakuntza horiek bi talde sortu zituzten, aldekoa (''[[Populares]]'') eta kontrakoa (''[[Optimates]]''). Bi talde horiek, [[Gaio Mario|Mario]] eta [[Luzio Kornelio Sila|Sila]] haien buruan, K. a. I. mendearen hasieran aurrez aurre borrokatu zuten. [[Luzio Kornelio Sila|Silaren]] diktadura sortu zen honela.
 
K. a. I. mendearen erdialdean, [[Julio Zesar]]rek, [[Ponpeio]]k eta [[Marko Lizinio Kraso|Krasok]] hitzarmen sekretua, [[Lehen Triunbiratua|Lehen Triunbiratoa]], osatu zuten, Errepublika haien menpe gera zedin.<ref>{{Erreferentzia|izena=Scullard, H. H. (Howard Hayes),|abizena=1903-1983.|izenburua=From the Gracchi to Nero : a history of Rome from 133 B.C. to A.D. 68|argitaletxea=Routledge|data=1988|url=https://www.worldcat.org/oclc/17874084|edizioa=5th ed|isbn=0415025273|pmc=17874084|sartze-data=2019-01-09}}</ref> Nolanahi ere, jelosiak sortu ziren haien artean, eta borrokatzeari eman zioten berriz erromatarrek. [[Julio Zesar|Zesar]], garaile aterata, diktadore bilakatu zen. Hala ere, K. a. 44an, bere laguntzaile batzuek, [[Marko Bruto|Brutok]] eta [[Kasio]]k besteak beste, [[Julio Zesar|Zesar]] hil zuten, Zesarrek monarkia berreskuratu nahi zuelakoan. Hiltzaileen kontra egiteko, [[Bigarren Triunbiratua|Bigarren Triunbiratoa]] osatu zuten zesartar garrantzitsuenek: [[Zesar Augusto|Oktaviok]], [[Marko Emilio Lepido|Lepidok]] eta [[Marko Antonio]]k. Berriro, nagusitasuna bilatu nahian, haien artean mendeko hirugarren gerra zibila piztu zen. K. a. 31n, Actium batailaren ostean, [[Zesar Augusto|Oktavio]] Erromako buru bakarra bihurtu zen.
 
=== Inperioa ===