Haurren tratu txar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Koerperstrafe- MA Birkenrute.png|thumb|300px|Jazarpen fisikoa.]]
Haurren aurkako tratu txarrak ez dira gai berria. Herri eta zibilizazio guztietan ezagutu dira horrelako tratuak. Sarritan umeak [[errito]]etan eta [[sakrifizio]]etan erabiltzen ziren. Esan daiteke horrelako ekintzen aurkako defentsa legala nahiko modernoa dela. [[XIX. mende]]an sortu ziren horrelako tratuen aurkako lehenengo mugimenduak: “Child Welfare Movement” (Haurren Ongizatearen aldeko Mogimendua), “New Yorkeko Delikuente Gazteen Erreformarako Elkartea” (1825), familiak kalean utzitako umeak zaintzeko, New Yorkeko “Society for Prevention of Cruelty of Children”... Batez ere azken hori Europan eta Amerikan beste antzeko elkarteak sortzeko eredua izan zen. 1874an lehenengo aldiz umeen tratu txarren inguruko epaiketa irabazi zen; kasua jazarpen fisikoa pairatu zuen 9 urteko neska batena izan zen eta Animalien Aldeko Elkarte batek lagundu zion.