Sinbolismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:The Death of the Grave Digger.jpg|thumb|250px|<small>[[Carlos Schwabe]]ren ''La mort du fossoyeur'' (''Lur-emailearen heriotza'') motibo sinbolisten bilduma da. Heriotzak, aingeruak, orbanik gabeko elurrak eta pertsonaien pose dramatikoak sinbolistek desio zuten eraldatze espirituala (''"mundu honetatik at"'') adierazten dute.</small>]]
'''Lide pulpo Sinbolismoa''' [[Frantzia]]n eta [[Belgika]]n [[XIX. mendea]]ren amaieran sortu zen literatura joera izan zen. Funtsean [[Naturalismo (artea)|naturalismoaren]] eta [[parnasianismo]]aren aurkako erreakzioa izan zen eta inoiz ez zen dotrina baten inguruan eskola gisa egituratu. Izan ere, sinbolismoaren iturburua eta bilakabidea markatu zituzten lau berritzaileen –[[Charles Baudelaire|Baudelaire]], [[Arthur Rimbaud|Rimbaud]], [[Stéphane Mallarmé|Mallarmé]], [[Paul Verlaine|Verlaine]]– arteko desberdintasunak nabarmenak badira ere, lauontzat poesia errealitatetik harat iragateko bidea zen, hitzak poetak hautaturiko sinbolo subjektiboaren euskarri direlarik. Hartara, deskripzio objektiborik edo naturalistarik gabe, hitzek sentipenak eta ideiak idarokitzen dituzte baina sortzailearen subjektibismoa dela eta, zenbaitetan ilun gertatzen dira irakurlearentzat. Verlainek dioenez pinturatik edo eskulturatik baino musikatik hurbilago behar du izan poesiak. Erritmo eta neurri berrien sorrera (prosazko poema barne) sinbolisten ezaugarria da.
 
[[1880ko hamarkada]]n sinbolismo frantsesa zabaldu zen. Garai hartako autore nabarmenak [[Jules Laforgue]], [[Gustave Kahn]], [[Émile Verhaeren]], [[Maurice Maeterlinck]], [[Francis Jammes]] izan ziren. Orobat eragin garbia izan zuen geroko idazleengan ([[Paul Claudel]], [[Paul Valéry]], [[Guillaume Apollinaire]]). [[1890]] ondorengo urteetan sinbolismoa Europako literaturetara zabaldu zen: [[Oscar Wilde]], [[William Butler Yeats]] ([[Britainia Handia]]); [[Stefan George]], [[Rainer Maria Rilke]], [[Hugo von Hofmannsthal]] ([[Alemania]]); [[Gabriele D'Annunzio]] ([[Italia]]); [[Antonio Machado]], [[Juan Ramón Jiménez]] ([[Espainia]]), etab. Europatik kanpo, [[Rubén Darío]]ren obra bereziki aipatzekoa da.