José Manuel Collado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Ez da Colladori buruzko infoa, La Balandra artikulura eraman
t est
6. lerroa:
1828an María de los Dolores Leocadia Echagüe y Aracues-ekin ezkondu zen. Emakume hau Donostiako beste familia oligarkiko garrantzitsu batekoa zen eta bere lehengusuetako bat berriz [[Rafael Etxague|Rafael Etxague Bermingham]] jenerala.<ref>http://www.geneall.net/H/per_page.php?id=646206</ref><ref>http://www.geni.com/people/Mar%C3%ADa-Leocadia-Echag%C3%BCe-Aracues/6000000017746299284</ref> Bestalde, Jose Manuel Collado [[Fermín Lasala Collado|Fermin Lasala Collado]] Mandasko dukearen osaba ere izan zen.
 
1820tik aurrera, [[La Sociedad Patriótica de San Sebastián|''La Balandra'' izeneko elkarte garrantzitsua]] osatu zuen bere etxean, hango partaide zirelarik besteak beste Elias Legarda, [[Joaquín María Ferrer|Joaquín Maria Ferrer]], Jose, Francisco eta Jose Manuel Brunet, [[Eustasio Amilibia]], [[Joaquín Kalbeton|Joaquín Calbetón]], [[Claudio Antón Luzuriaga]] eta Etxague familiako zenbait kide, denak ere Donostiako eta inguruko herrietako eliteko partaide eta merkataritza, finantza mundua edo legegintzari lotuak ([[Agustin Paskual|Agustin Paskual Iturriaga]] ezik). [[Jose MugicaMuxika Muxika|Jose Muxika]] abokatu eta historialariak zioenez, tertuliaelkarte hau "presio-talde" edo zehazkiago "erabaki-talde" boteretsu bat bilakatu zen, handik zuzentzen ziren Donostiako interes ekonomiko eta politikoak, hiri horretako udala eta merkataritza batzordea norabide batera edo bestera bultzatuz. Herritarren artean liberalismoaren aldeko jarrera sortzen ere bere biziko garrantzia izan omen zuen tertulia honek, baita Donostiako udalak Gipuzkoako [[foru]] erakundeekin izandako gatazka politikoa berotzen ere.
 
Burdinbide Legearen garaian (1855), Madrilen zebilen lanean, eta [[Sociedad Española Mercantil e Industrial|SEMIren]] Kontseiluko presidenteordea izan zen. 1856an, berriz, Sustapeneko Ministroa zen Madrilen eta, ondorioz, [[Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia|MZAk]], [[SEMI|SEMIren]] erakunde senideak, [[Aldudeko burdinbide egitasmoa]] zehazteko aukera ikusi zuen, baina Collado ordezkatua izan zen postuan, eta Aldudeko egitasmoa ere bertan behera geratu zen.