La Sociedad Patriótica de San Sebastián: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t geh
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t geh
8. lerroa:
Jose Mugica abokatu eta historialariak zioenez, elkarte hau "presio-talde" edo zehazkiago "erabaki-talde" boteretsu bat bilakatu zen, handik zuzentzen ziren Donostiako interes ekonomiko eta politikoak, hiri horretako udala eta merkataritza batzordea norabide batera edo bestera bultzatuz. Herritarren artean liberalismoaren aldeko jarrera sortzen ere berebiziko garrantzia izan omen zuen elkarte honek, baita Donostiako udalak Gipuzkoako foru erakundeekin izandako gatazka politikoa berotzen ere.
 
Labur esateko, M.A. Barcenilla eta I. Gonzalez de Garairen aburuz, elkarte hura osatzen zuten handikiek "beren ideario politikoa eta interes ekonomikoak Donostiako erakundeenak izatea lortu zuten, honela, donostiarren helburuak eta pertsonaia horienak nahasiz. Praktikan, ekonomiazko eta promozio politikozko interesek, gehien bat, osaturiko talde oligarkiko batean bilakatu zen. Botere ekonomiko eta politikoa euskarri harturik, horiek ematen zieten prestigioa eta erakundeetan zuten hegemonia erabiliz, biztanleria osoari beren interesak eta ideiak ezarri zizkioten, donostiar guztienak zirelakoan".<ref>BARCENILLA, M.A.; GONZALEZ DE GARAI, I.: ''Jauntxoak, burgesak eta foruak''. Donostia: Gaiak, 1989. 59. orria.</ref> [[Pasaia|Pasaiako]] egoera, hein batean, antzekoa izango zen, Joaquín María Ferrer elkartekidea udalerri horretako ordezkari izan baitzen 1831an Azpeitian ospatu ziren Batzar Nagusietan.
 
== Erreferentziak ==