Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
57. lerroa:
 
Gerra Europan Mendebaldeko aliatuek eta Sobietar Batasunak [[Mendebaldeko aliatuen Alemaniaren inbasioa|Alemania inbaditu]] zutenean amaitu zen, Sobietar tropek [[Berlingo gudua]]n garaitu, [[Adolf Hitlerren heriotza|Adolf Hitlerrek bere buruaz beste]] egin eta [[Garaipenaren Eguna Europan|1945eko maiatzaren 8]]an [[Alemaniaren 1945eko maiatzaren 8ko errendizioa|Alemaniaren errendizioa]] sinatu zuenean. Aliatuek 1945eko uztailaren 26an [[Potsdameko Adierazpena]] sinatu zuten, baina Japoniak ez zituen errenditze-terminoak onartu; Ameriketako Estatu Batuek, orduan, [[Hiroshima]] eta [[Nagasaki]]ren gainean [[Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak|bi bonba nuklear]] jaurti zituzten, abuztuaren 6an eta 9an. [[Downfall Operazioa|Japoniaren inbasioa gertu zen]], bonba atomiko gehiago eror zitezkeen eta Sobietarrak Japoniaren aurka gerran sartu ziren [[Mantxuriako Gudua]]n, Japonia errenditzera behartuz 1945eko abuztuaren 15ean. [[Gerra krimen]]ak epaitzeko epaitegiak eratu zituzten Aliatuek, eta [[Nurenbergeko epaiketak|Alemaniaren]] eta Japoniaren aurkako epaiketak egin ziren.
 
Bigarren Mundu Gerrak munduaren egitura politikoa eta soziala guztiz eraldatu zuen. [[Nazio Batuen Erakundea]] sortu zen nazioarteko kooperazioa bultzatzeko eta etorkizunean gatazka berriak egotea ekiditeko; Txinak, Frantziak, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek [[Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua]] osatu zuten, kide egonkor gisa. SESB eta AEB bilakatu ziren [[superpotentzia]] etsai berriak, mende erdi iraun zuen [[Gerra Hotza]] piztuz. Europaren suntsiketa erraldoiaren aurrean, euren boterearen gainbehera etorri zen, [[Afrikaren deskolonizazioa|Afrikaren]] eta [[Asiaren deskolonizazioa]] piztuz. Industria kaltetuta ikusi zuten herrialde gehienek [[Bigarren Mundu Gerraren osteko berreskurapen ekonomikoa|berreskurapen ekonomikoa]] ikusi zuten. Integrazio politikoa, bereziki [[Europar Batasuna|Europan]], errealitate berri bat izan zen, gerra aurreko etsaitasunetik identitate komun bat sortzeko ahaleginarekin<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Nobel Peace Prize 2012|hizkuntza=en-US|url=https://www.nobelprize.org/prizes/peace/2012/eu/26124-european-union-eu-nobel-lecture-2012/|aldizkaria=NobelPrize.org|sartze-data=2019-01-08}}</ref>.
 
== Gerrarako bidea ==