«Harkaitz Cano»: berrikuspenen arteko aldeak

→‎Literatur ibilbidea: Esaera Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan liburutik
t (Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}))
(→‎Literatur ibilbidea: Esaera Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan liburutik)
 
[[1992]]an ''Imajina Ezazu Euskadi'', [[1993]]an ''Donostia Hiria'' eta [[1998]]an ''Ignacio Aldecoa'' sariak irabazi zituen. [[Euskadi Literatura Sariak|Euskadi Literatura Saria]] hiru aldiz jaso du: [[2005]]ean, ''[[Belarraren ahoa]]''-rekin, [[2012]]an, ''[[Twist (eleberria)|Twist]]'' eleberriarekin eta [[2014]]an ''[[Orkestra lurtarra]]'' lanarekin.<ref>{{Cite web|url=http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/cano|izenburua=Harkaitz Cano|sartze-data=|abizena=Olaziregi|izena=Mari Jose|egile-lotura=|data=2012|hizkuntza=|formatua=|argitaletxea=basqueliterature.com}}</ref><ref name=":1">{{Cite web|url=http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-8715/eu/contenidos/informacion/euskadi_sariak/eu_sariak/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/euskadi_litera_2012/eu_literatu/euskera.html|izenburua=Euskadi Literatura Sariak|sartze-data=|abizena=|izena=|egile-lotura=|data=|hizkuntza=eu|formatua=|argitaletxea=Kultura.ejgv.euskadi.net}}</ref>
 
 
== Literatur ibilbidea ==
[[Fitxategi:Harkaitz Cano lehen gutunak.ogv|thumb|Harkaitz Cano, ''Lehen Gutuna'' programari buruz hizketan (2015)]]
Lehen lana publikatu ostean, hainbat generoz osaturiko lan batzuk kaleratu zituen; adibidez, ''[[Pauloven txakurrak]]'' ([[Erein]], [[1994]]) eta ''[[Radiobiografiak]]'' ([[Elkar]], [[1995]]). Haien ondoren kaleratu zuen lehen eleberria izan zuena: ''[[Beluna jazz]]'' (Susa, [[1996]]). Geroago, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; ''[[Pasaia blues]]'' [[1999]]an, ''[[Belarraren ahoa]]'' [[2004]]. urtean eta ''[[Twist (eleberria)|Twist]]'' [[2012]]an. Azken bi horiekin [[Euskadi Literatura Saria]] eskuratu du.
 
Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira haren ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; ''[[Telefono kaiolatua]]'' eta ''[[Neguko zirkua]]''. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute... Euskal gatazkaren inguruko [[Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan|''Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan'']] bilduman ere parte hartu zuen.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Edu Zelaieta|abizena=Anta|izenburua=Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan|argitaletxea=UEU|hizkuntza=eu|abizena2=Etxeberria|izena2=Ibon Egaña|data=2006-12-26|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/maldetan-sagarrak-euskal-gatazka-euskal-literaturan/242|isbn=9788484380887|sartze-data=2019-01-07}}</ref>
 
{{esaera2|"Esaerak sagarra zuhaitzetik gertu erortzen dela badio ere, ez da hori beti egia. Batzuetan sagarrondotik urrun erortzen da sagarra. Batez ere, gurean askotan gertatzen den bezala, arbolak maldan daudenean" dio Harkaitz Canok, eta agian horixe da idaztea, maldan dauden sagarrondoen fruituen xerka aritzea, ziurtasuna eta erosotasuna bainoago eremu labaina berezko duen eremua.|[[Ibon Egaña]]<ref name=":2" />|komatxoen tamaina=20px|zabalera=600|kokapena=center}}
 
Haur eta Gazte Literaturara ere hurbildu da behin baino gehiagotan, eta horren ageriko ditugu hainbat liburu: ''Sorgin moderno bat / A modern witch'' (Baigorri, [[2002]]), ''Itsasoa etxe barruan'' (Elkar, [[2003]]), ''Omar dendaria'' (Elkar, [[2005]])... Honez gain, komiki munduan ere parte hartu izan du eta ''[[Xabiroi]]'' aldizkarian argitaratzen zen ''Piztia otzanak'' komikiaren gidoia idatzi zuen. Hau dena gutxi ez, eta telebista munduan ere lan egin izan du telesailetarako gidoiak ontzen, baita film labur (''[[Adar bakar]]'') baten gidoia idazten ere.
9.906

edits