Animalia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
50. lerroa:
Antolakuntza-plan honen arabera eraikita dauden animalietan, [[barrunbe peribiszeral]]a enbrioiaren [[blastozele]] pertsistentetzat jo daiteke, alegia, gorputz-barrunbe primarioa da, animalia helduraino kontserbatua. [[Pseudozeloma]] hori nahiko mesedegarria izango da zenbait zereginetarako. Pseudozelomatuek mesodermoak okupaturiko zati handi bat espazio irekitan transformatu dute, non likidoak errazki mugitu ahal baitira; jakina, pseudozelomak barne-garraioa erraztuko du, berori oso garrantzitsua izanik, zirkulazio- ez arnas aparaturik ez duten animalientzako. Bestalde, pseudozelomak barne-presioa mantenduko du, edo beste modu batera esanda, eskeleto hidrostatiko gisara arituko da. Maila honetakoak dira [[errotifero]]ak, [[gastrotriko]]ak, [[kinorrinko]]ak, [[nematodo]]ak, [[nematomorfo]]ak, [[priapulido]]ak, [[akantozefalo]]ak, [[entoprokto]]ak, [[lorizifero]]ak eta [[ziklioforo]]ak<ref name="ZT" />.
 
Animalia hauetako batzuei [[Ecdysozoa]] izena ere ematen zaio beste sailkapen batzuetan, baina sailkapen horretan [[artropodo]]ak ere sartzen dira, zelomatuak direnak. [[Muda]] eginez hazten diren animaliak dira<ref>{{Erreferentzia|izena=Dawkins, Richard,|abizena=1941-|izenburua=The ancestor's tale : a pilgrimage to the dawn of evolution|argitaletxea=Houghton Mifflin|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/56617123|isbn=0618005838|pmc=56617123|sartze-data=2019-01-06}}</ref>. Gorputza [[segmentazio]] bidez eratzen dira, normalki apendize bikoteekin.
 
==== Hodi zelomatuak ====