Hostore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t erreferentzia
1. lerroa:
[[Fitxategi:Blaetterteiggebaeck BMK.jpg|thumb|276px|hostopilak.]]
'''Hostorea''' [[irin]] eta [[gurin]]ez eginiko [[Ore (nahastura)|orea]] da, [[labe]]an egitean elkarren gainean jarritako hosto-modukoak osatzen dituena<ref>{{Erreferentzia|url=http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=hostore|izenburua=Hostore|egilea=Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa}}</ref>. Oro har, hostorez egindako opila [[hostopil]]a deitzen da.
 
Hostore hori neologismoa da, hosto + ore (masa) hitzekin atzo goizean sortutako hitza da. Espainolez eta frantsesezkoek  ere orria (''hoja, feuille'') dute osagai, ondo egindako hostoreak hostoz  hostoko egitura agertu behar duelako, harro-harroa, arina, kraskatsua, lurrintsua, goxoa…  Gutizia, hitz batean.<ref>{{Erreferentzia|izena=Edorta|abizena=Agirre|urtea=2002|izenburua=Almanaka 2003 : ase eta gose|argitaletxea=Pamiela|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu|data=inp. 2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/863184177|isbn=8478213619|pmc=863184177|sartze-data=2019-01-05}}</ref>
 
Gurin edo txerri gantzez, irinez, gatzez eta urez osaturiko ore hau jatorri arabiarrekoa da. Gozogintzako (eta sukaldaritzako) funtsezko oreetako bat izanik, hainbatetan tolestuz gero, labean sartutakoan, hostotan bereizi eta harro-harro geratzea du erakargarri nagusia.
 
Hori erdiesteko, lehendabizi irina, ura eta gatza nahasi eta ore hori hedatuko da; horren gainean koipea zabaldu eta hainbatetan tolestuko da. Hori errepikatuz, baliatu dugun gurinak inpermeabilizatutako lama mehe-meheak osatu eta hauen tarteetan bildurik geratuko da egosaldiak eragiten duen lurruna.
 
Hona hostorearen geruza kopurua kalkulatzeko formula:
 
hosto kopurua = (tolesturak + 1)  bider  tolestura kopurua
 
Adibidez: egin bi tolestura (tolestu hirutan) eta errepikatu lau aldiz: (2 + 1)4 = 81. Hostopilak 81 hosto izango ditu.
 
== Erreferentziak ==