Euskara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
109. lerroa:
== Hedadura ==
[[Fitxategi:Euskararen aztarna geografikoak.svg|right|thumb|400px|Euskaren aztarna geografikoak.Urdinez, toponimoak; gorriz, Antzinako Erromaren sasoiko aztarna epigrafikoak (hilarriak, etab.); orban urdinez, gehieneko hedadura.]]
{{erreferentzia falta |«Hedadura» izeneko atal |data = 2014ko urria}}
{{zuzendu | data = 2014ko urriaren 23az | zatia = Atal}}
 
=== Antzinako euskara (K. a. II. mendea) ===
[[Fitxategi:Euskera arkaiko755.png|right|thumb|250px|Euskal eremuak, antzinaroan.]]
Antzinako euskararen mugak zehaztea ez da erraza. Esku artean ditugun zuzeneko testigantzek ([[Akitani]]a eta [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hilarrietako hitzek) geografo klasikoek idatzitakoek eta toponimiak gorde dituen izenek erakusten digute euskaraz mintzo zela [[Garona]] eta [[Ebro]] artean eta [[Bizkaia|Bizkaitik]] Erdialdeko [[Pirinioak|Pirinioetaraino]]. Luis Núñez Astrainek 2002an egindako lanak laburbiltzen ditu gaiari buruzko azken datuak.<ref name=Astrain>{{Erreferentzia|izenburua=El euskera arcaico. Extensión y parentescos|hizkuntza=es|egilea=Luis Núñez Astrain|url=http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2004/El_Euskera_Arcaico_Extension_y_Parentescos.pdf|sartze-data=2019-01-05}}</ref>
 
[[Fitxategi:Ancient_Roman_ara_in_Lacarry-Arhan-Charritte-de-Haut.jpg|thumb|200px|''Herauscorritse'' izeneko jainkosari eskainitako erromatar aldare-harria. [[Maidalena]], [[Zuberoa]].]]
* Katalunia: [[Katalunia]]ko mendebaldeko toponimiak erakusten du han behiala euskaraz egiten zela. [[Joan Coromines]]en ikerketen ondotik onartzen da [[Katalunia]] [[euskaldun]]a [[Urgell]]en eta [[Andorra]]n hasten zela eta [[Arango harana|Aran]], [[Ribagorza|Ribagortza]] eta [[Pallars]]en barna hedatzen zela. Toponimiak edo leku izenek frogatzen dute eskualde horren euskalduntasuna.
* Aragoi: Gaurko [[Huesca]]ko probintzia eta [[Zaragoza]]ko iparraldea ere euskaraz mintzo ziren. [[Latin]]ak berak itzali zituen hango euskal hizkerak, baina leku batzuetan euskarak luzeago iraun zuen, [[Anso ibarra|Anso ibarrean]], esate baterako. Interesgarria da [[Zaragoza]]ko [[Cinco Villas]] eskualdean ([[Ejea]], [[Sádaba]]...) agertu den euskal pertsona izenen multzoa.
* Errioxa: [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxa]] eta [[Soria]]ko [[erroma]]tarren garaiko hilarri batzuetan euskal izenak agertu omen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=El euskera en La Rioja. Primeros testimonios|hizkuntza=es|egilea=Eduardo Aznar Martínez|url=http://www.euskonews.eus/0581zbk/gaia58101es.html|argitaletxea=Euskonews|sartze-data=2019-01-05}}</ref> Bestalde, [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxan]], batez ere, eta neurri apalagoan [[Burgos]]en, toponimo askok ere euskal jatorria dute, baina badirudi horren jatorria [[Erdi Aroa]]n dela, hau da, [[Errekonkista]] garaian musulmanak lur horietatik egotzi eta gero [[Araba]]ko eta [[Bizkaia|Bizkaiko]] euskaldunekin egindako birpopulaketari zor zaizkiola euskal toponimo horiek.
* Akitania: [[Akitania]]n aurkitutako hilarriak funtsezkoak izan dira euskararen historia ezagutzeko. Bertan agertu diren hitzek euskararen hedadura zehazteko balio izan dute batetik, eta bestetik, garai hartako euskara nolakoa zen jakiteko ere. Hona hemen horietako izen eta hitz batzuk: ''Bihos'' (bihotz), ''Belex'' (beltz), ''cison'' (gizon), ''ilun'' (ilun), ''losa'' (lotsa), ''nescato'' (neskato), ''sembe'' (seme), ''andere'' (andre), ''corri'' (gorri).
* Euskal Herria: Nabarmena denez [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoa sortzen zen antzinako euskararen mugen barrenean. Hala ere, badirudi [[Nerbio-sistema|Nerbiotik]] harago eta [[Ebro]] ibarrean euskarak oso goiz egin zuela atzera. [[Zelta hizkuntzak|Hizkuntza zeltikoen]] aurrean hasieran eta [[latin]]aren aurrean geroago. Dena den garai hartako euskararen testigantzak oso urriak dira. Horiek, batez ere, garai hartako hilerrietan bildu dira, pertsona eta jainko izenak gehienbat. Ugarienak [[Akitania]]n agertu dira.