Fermin Lasala Collado: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
Donostiako Puyuelo kalean jaio zen, gaur [[Fermín Calbetón]] kalea. Familia dirudun batean jaio zen. Aita [[Fermin Lasala Urbieta]] zen (Jean Lassalle izeneko merkatari [[frantziar]] baten eta bere emazte euskaldunaren semea) eta osaba berriz [[José Manuel Collado|Jose Manuel Collado Parada]], biak politikoak eta enpresariak eta Donostiako eta Gipuzkoako [[oligarkia]]ko kide garrantzitsuenetakoak (batez ere bigarrena).
 
Gaztetan zuzenbide ikasketak egin zituen eta laster politikan sartu zen. Madrilgo Gorteetan bi aldiz izan zen diputatu (1857 eta 1869an) eta, [[Crédito Mobiliario|Crédito Mobiliariorekin]], Gipuzkoako tartean [[Norteko burdinbidea]] Gipuzkoan zehar egitea sinatu zuen Parisen aldundiaren izenean. XIV. Mandas eta Villanuevako dukesarekin ezkondu zen, eta ezkontza horren bitartez Mandaseko duke ezkontide bihurtu zen.
 
[[Liberalismo|Liberala]] zen, jarrera iluna agertu zuen [[Hego Euskal Herriko foruak|euskal foruen]] aurrean eta [[monarkia]]ren alde jokatu zuen beti. [[Antonio Cánovas del Castillo|Cánovas del Castilloren]] adiskide eta laguntzaile izan zen, ministro [[1879]]-[[1881]] urteen artean eta Espainiako enbaxadore [[Paris]]en ([[1890]]) eta [[Londres]]en ([[1895]]).