Trebiñu (barrendegia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
Assar (eztabaida | ekarpenak)
107. lerroa:
Euskara XVII. eta XVIII. mendeetan galdu zen barrendegian, Arabako inguruko herrietan bezala.<ref>González de Viñaspre, Roberto (2007) ''Trebiño. Claves para un contencioso inacabado'', p. 26</ref> Artean, XIX. mendearen hasieran, Euskal Herria gerra giroan murgilduta zegoela, [[Argantzun]]en euskara erabiltzen bide zen, mapa batean ageri denez.<ref>[http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ASJU/article/viewFile/9438/8668 ''Euskararen mugak hego aldean 1807.ean: Eugene Coquebert de Montbret-en artxiboetan gelditu dokumentuak'', 4. orrialdea]</ref>
 
XXI. mendean euskara berreskuratzen ari dira trebiñarrak, batez ere bertako biztanleek hura berreskuratzeko duten interesagatik. Trebiñarren %&nbsp;39 oso interesatuta daude euskaran, eta %&nbsp;23k interes pixka bat dute.<ref>[http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/argitalpenak/eu_6092/adjuntos/trebinu.pdf Trebiñuko enklabea. Azterketa soziolinguistikoa. 2012, 41. orrialdea]</ref> Elebitasuna hiru modutara handitu da: %&nbsp;60k eskolaeskolan ikasi dute euskara, %&nbsp;21ek bere kabuz ikasi dute, eta %&nbsp;19k etxean ikasi dute, ama hizkuntza gisa. Kontuan izan behar da barrendegiko gazte gehienek [[D eredua]]n ikasten dutela Arabako ikastetxeetan, eta barrendegian bertan badagoela ikastola bat, Argantzon Ikastola.
 
Azterketa soziolinguistikoa egiten da barrendegian 5 urtetik behin, euskararen egoera ezagutzeko. 2012an egindako azterketa baten arabera, biztanle elebidunak %&nbsp;22 ziren, eta %&nbsp;17 elebidun hartzaileak ziren.<ref>[http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/argitalpenak/eu_6092/adjuntos/trebinu.pdf Trebiñuko enklabea. Azterketa soziolinguistikoa. 2012]</ref> Gazteagoak euskaldunagoak dira, eta 16 urtetik beherakoen artean elebidunen ehunekoa %&nbsp;65 izatera iritsi da. Elebidunen ehunekoa antzekoa da barrendegian jaiotakoen artean (%&nbsp;26) eta EAEn jaiotakoen artean (%&nbsp;28), eta baxuagoa da beste toki batzuetan jaiotakoen artean (%&nbsp;4).