Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
162. lerroa:
 
===Frankismoaren kultur hiriburu===
{{Gehiago jakiteko|Donostiako historia#Frankismoa|l1=Frankismoa Donostian}}
Frontea Donostiatik urrundu ahala, Donostiara itzuli eta bertan hartu zuten ostatu gerra hasieran hiritik ihes egindako aristokrata eta pertsonaia publiko zein kazetari eskuindar udatiarrek. [[Banku]]ak eta saltokiak nolabaiteko normaltasunez funtzionatzen hasi ziren eta hotel berriak ireki ziren, gerraren zalapartatik aparte. [[II. Mundu Gerra]] hastearekin batera, [[Donostiako historia|Donostia]] nazioarteko agenteen, diplomatikoen eta erretagoardiako patxadarako hiri bihurtu zen.<ref>Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.</ref> 1939an [[Musika Hamabostaldia]] sortu zen eta horren hasierako egoitza [[Kursaal kasinoa|Kursaal Antzokia]]n ezarri zen. Gero, 1940. urtean [[Victoria Eugenia Antzokia|Victoria Eugenia]] Antzokira aldatu zen. Bertako herri xumeak, ordea, ez zuen finezia hori dastatu ahal izan.
[[File:Entrevista_entre_Franco_y_el_conde_Ciano_en_San_Sebastián_en_julio_de_1939.jpg|thumb|upright|left|Ciano kondearen bisitako Francoren garaipen desfilea]]