Wikipedia:Estilo gida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t maketazioa zuzendu
No edit summary
184. lerroa:
}}
Badira artikulu askotan ageri diren lauzpabost atal berezi: «'''Iruditegia'''», «'''Oharrak'''», «'''Erreferentziak'''», «'''Bibliografia'''», «'''Bibliografia osagarria'''», «'''Ikus, gainera'''» eta «'''Kanpo loturak'''». Zazpi atal horien izenak horiek izan behar dute zehazki, hala erabaki zelako, eta nolabaiteko batasuna lortzearren euskarazko Wikipediako artikuluetan.
===== = Iruditegia ======
 
Artikuluko testu gorputzari amaiera emanez, «Iruditegia» atala gehitzea da aukera bat, bertan gaiari buruzko irudi zerrenda txertatzeko. Ez da komeni, hala ere, zerrenda bi baino gehiago jartzea. Artikuluaren edukiari euskarria emateko, lehendabizi, artikuluaren zuzeneko iturrien eta orri(ar)en bertsio laburtuak aipatuko dira («Erreferentziak»).
 
===== Oharrak, Erreferentziak, Bibliografia, Bibliografia osagarria eta Ikus gainera ======
Ondoren, horietarako erabilitako iturrien informazio bibliografiko guztia luze eta zabal zehaztuko da «Bibliografia» atalean zerrendatuta. Hurrena, artikuluan baliatu gabe, gaiari buruzko informazio osagarri garrantzitsua duten iturriak adieraziko dira «Bibliografia osagarria»n. Euskal Wikipediaren barruan gaiari lotuta informazio interesgarria dakarten artikuluak «Ikus, gainera» atalean emango dira esteken (loturen) bidez.
 
===== Kanpo loturak ======
Azkenik, Wikipediatik kanpo baina Internet bidez eskura daitezkeen informazio iturri osagarriak daude («Kanpo loturak»), hala nola lehen mailako iturriak eta bibliografia atalean sartzen ez baina gaiaren ikuspegia osatzen laguntzen duten erreferentziak.