Ireki menu nagusia

Aldaketak

638 bytes removed ,  Duela 8 hilabete
ez dago edizio laburpenik
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
{{Biografia infotaula oinarria
| izena = Tsutomu Miyazaki
| irudia =
| zabalera =
| oina =
| izen osoa =
| jatorrizko izena = 宮﨑 勤
| ezizena = ''Neska txikiaren asasinoa'', ''Drakula'' edo ''Otaku asasinoa''
| jaiotza data = [[1962]]ko [[abuztuaren 21]]a
| jaiotza hiria = [[Nishitama barrutia (Tokio)|Nishitama barrutia]], [[Tokio]]
| jaiotza herrialdea = [[Japonia]]
| heriotza data = [[2008]]ko [[ekainaren 17]]a {{adina|1962|8|21|2008|6|17}}
| heriotza hiria = [[Saitama (prefetura)]]
| heriotza herrialdea = [[Japonia]]
| etnia =
| bikote kidea =
| webgunea =
| sinadura =
| datu gehigarriak = Hiltzailea, pederasta... Heriotza-zigorra eman zioten, urkatu
}}
 
{{nihongo|'''Tsutomu Miyazaki'''|宮﨑 勤|''Miyazaki Tsutomu''|extra=[[Nishitama barrutia (Tokio)|Nishitama barrutia]], [[Tokio]], [[1962]]ko [[abuztuaren 21]]a – [[Saitama (prefetura)|Saitama]], [[2008]]ko [[ekainaren 17]]a}}, ''Neska txikiaren asasinoa'', ''Drakula'' edo ''Otaku asasinoa'', 4 eta 7 urte arteko 4 neska bahitu eta asasinatu zituen [[japoniar]] serie hiltzailea izan zen; era berean, [[sexu abusu]]ak, [[antropofagia]], [[nekrofilia]], [[kanibalismo]]a eta hildakoen trofeoak gordetzeko joera bezalako jokabide patologikoak erakutsi zituen.
 
Lagunek eta irakasleek diotenez, Miyazaki mutiko lasaia zen, bakartia, eta ez zuen lagunak egiteko gaitasun handirik. Idazten zituen entseguetan, bizitza arrunta eramateko nahia adierazten zuen, baina eskuak oztopo handia ziren horretarako. [[Manga]] irakurtzen ematen zuen denbora asko, gauean ere istorio haiek ezin utzirik.
 
Gazte azkarra zen eta Meidai Nakano Bigarren Hezkuntzako Eskolan sartzeko frogan kalifikazio altuena atera zuen. Hiru urtez, ordu pare bateko ikasketa eginez pasatu zituen, baina, gero, kalifikazioek beherantz egin zuten eta ez zuen, jada, ikasteko interesik. Horregatik hasi zen komikiak marrazten. IngeleraIngelesa menperatzen zuen eta Meijiko unibertsitatean sartzeko asmotan zegoen, baina oso atzera geratu zen sarbidean eta argazkigintzan hasi zen, [[1983]]an, lanbide horretan tekniko bilakatu zelarik. Horrela, aitaren ezagun baten inprentan lan egiteko bidea izango zuen handik aurrera.
 
[[1980ko hamarkada]]ren erdialdera, Miyazaki gurasoen etxera joan zen bizitzera eta arreba zaharrenarekin batera egiten zuen lo, inprentatik gertu. Familia boteretsua zen eta aita herriko egunkariaren jabea zen, baina Miyazaki arazo batetik bestera zihoan. Auto bat oparitu zioten eta, mutilak gurasoek maitasuna eman beharrean, gauza materialak ematen zizkiotela esan zuen, ez ziotela entzuten. Bere buruaz beste egiteko ideiak ere etorri zitzaizkion garai hartan.
[[1988]]ko maiatzean, Miyazakik kolpe handia jasan zuen, aitona hil zitzaionean. Gorpua erre zutenean, errautsen zati bat jateari eman zion, ez baitzuen bere alde izan zuen hark alde egiterik nahi; berarekin gorde nahi zuen.
 
Gainera, aitonaren heriotzak familiatik urrundu zuen. Arreba batek zelateanzelatan harrapatu zuen dutxatzen ari zen bitartean eta alde egiteko egin zion oihu. Miyazakik, haserrearen haserre, eraso egin zion, tximatatik heldu eta burua paretaren kontra kolpatu zion. Amari ere eraso zion
<ref>{{en}}http://www.japantoday.com/category/crime/view/serial-child-killer-tsutomu-miyazaki-executed</ref>.
 
Egun batzuk geroago, [[otsailaren 11]]n, poliziak 3 orriz osatutako gutun bat jaso zuen. ''Yoko Imada''k sinatutako idatzi hark Mary Konno hil zuela aitortzen zuen eta polizia eta bizirik aurkitzeko itxaropenei barre egiten zien. Miyazakik luzatu egingo zuen gurasoen atsekabea.
 
[[1989]]ko udan, Miyazakik beste delitu bat burutuko zuen. Neska bati kulerok jaitsiarazijaitsarazi zizkion argazkiak egiteko, baina horretan zebilenean, bizilagun batzuk konturatu eta jazartzen hasi zitzaizkion. Ihes egitea lortu zuen, baina sexu nahiak ez zion bakean uzten eta, [[1989]]ko [[ekainaren 6]]an, berriro itzuli zen [[Tokio]]ko badiatik gertu zegoen Ariake parkera. 5 urte besterik ez zituen Ayako Nomoto konbentzitu zuen argazkiak ateratzen uzteko eta gero autora igotzeko. 800 m aurrerago, aparkatu eta neska hil egin zuen; izaraz gorpua bildu eta autoaren maleteroanmaletategian gorde zuen gero. Bere etxera eraman eta, kamera berri bat erosi ondoren, neskaren hilotzari argazkiak atera zizkion. Filmatu ere egin zuen, bera masturbatzen ari zen bitartean, eta horrela pasatu zituen egun batzuk, nekrofilia praktikatu, filmatu eta argazkiak ateratzen<ref name="elmundo.es"/>.
 
Azkenean, usaina jasanezina zen, jada eta Miyazakik burua moztu zion, eskuak eta enborra ere bananduz. Enborra hilerri batean utzi zuen eta burua zelai batean. Eskuak, berriz, beretzat gorde zituen, odola edan eta jaten joan zen. Poliziak hondakinak aurkitzeko beldurrez, hilketatik 2 asteetara, Miyazakik gorpuzkiak jaso, bere logelara eraman eta ezkutatzen saiatu zen. Azkenean, erretzea erabaki zuen, bai arropak eta baita hilotzetik geratzen zena ere.
 
== Atxiloketa ==
[[1989]]ko [[uztailaren 23]]an, Miyazaki Hachioji inguruan zebilen gidatzen bi ahizpa jolasean ikusi zituenean. Autoa geratu eta argazkiak ateratzen hasi zitzaizkien, baina ahizpa zaharrenak ihes egin zion eta aitaren bila joan zen. Miyazakik bestearekin jarraitu zuen, biluztubiluzi, argazkiak atera... Aita iritsi zenean lentilla bat baginan ari zitzaion sartzen. Lurrera bota zuen amorruaren amorruz, baina hiltzaileak, autorik gabe bazen ere, ihes egitea lortu zuen. Autoaren bila itzuli zenean, polizia zain zeukan eta gaizkilea atxilo hartu zuten.
 
[[1989]]an, 17 egun geroago, Miyazakik Ayako Nomotoren hilketa aitortu zuen eta hurrengo egunean aurkitu zuten haren burua. Baita Erika Namba eta Mary Konnorenak ere. Era berean, [[1989]]ko [[irailaren 6]]an, Masami Yoshizawaren gorpuzkiak aurkitu zituzten Itsukaichiko basoetan.
151.349

edits