Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
9. lerroa:
1935ean, Donostiako kasinoan piztutako [[Estraperloaren eskandalua|Estraperlo erruletaren eskandalua]]k ustelkeria kasu bat azaleratu zuen [[Alejandro Lerroux]]en Espainiako gobernu eskuindarrean, eta haren porrota ekarri.<ref>{{Liburu erref|hizkuntza=|izenburua=The Spanish Holocaust|urtea=2013|abizena=Preston|izena=Paul|orrialdeak=|orrialdea=102|argitaletxea=HarperPress|ISBN=978-0-00-638695-7}} Espainiako Parlamentuan urrian izandako eztabaidetan, Jose Antonio Primo de Riverak bere "Gora Estraperloa!" sonatua bota zuen; ikus Preston, P. 2013, 102. or.</ref> 1936ko otsaileko hauteskundeetan, berriz, ezkerreko [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]] koalizioa atera zen irabazle, eta gobernua eratu zuen Madrilen. Giroa ez zen lasaitu, ordea, tentsioa areagotu baizik. Eskuindar elementuek ([[Comunión Tradicionalista|karlistak]] tartean) eta hainbat militarrek luze gabe prestatu zituzten erreboltaren azken detaileak, Errepublikaren kontra aspalditik zerabilten asmoa.<ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=II. Errepublika eta Gerra Zibila: Kronika Donostiatik / II Republica y Guerra Civil: Crónica donostiarra|urtea=2016|abizena=Belaustegi|izena=Unai|orrialdeak=|orrialdea=36|argitaletxea=EPE Donostia Kultura. Liburutegi Zerbitzua|ISBN=978-84-608-6707-7}}</ref><ref group="oh">[[Emilio Mola]] jeneralak eta [[Rodeznoko Konde]] karlistak uztailaren 9an bilkura bat egin zuten Iruñean [[konplot]]a hitzartzeko.</ref>
 
Hauteskunde horien Gipuzkoako bigarren itzulian, [[EAJ-PNV|jeltzaleek]] eta Fronte Popularrak irabazi zuten, sei ordezkariak haien eskuetan geratu ziren, baina udalerrien herena jeltzaleak ez ziren eskuindarren eskuetan zegoen ([[Comunión Tradicionalista|tradizionalistak]], etab.).<ref>{{Web erref|hizkuntza=|izenburua=Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa|urtea=|URL=http://www.gipuzkoa1936.com/verano-e.php|abizena=Barruso|izena=Pedro|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Gipuzkoako Foru Aldundia: Gipuzkoa Kultura|ISBN=}}</ref><ref>Belaustegi, Unai. 2016, 45. or.</ref> Donostiak 80.000 bat biztanle zituen orduan eta, bertan, Gasteizen eta Bilbon bezala, Fronte Popularra atera zen garaile.<ref>{{Erreferentzia|izena=Iñaki|abizena=Egaña|urtea=2012|izenburua=Donostian Gerra Zibilean jasandako errepresioa|argitaletxea=Arrosa Irratien Sarea|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=|url=http://www.arrosasarea.eus/2012/02/10/donostian-gerra-zibilean-jasandako-errepresioa/|lekua=|argitaratze-lekua=Euskal Herria|formatua=Audioa|sartze-data=2016/08/16}} 00:27'05" eta 00:15'30"</ref> Uztailaren 12an, [[JoseJosé del Castillo Sáenz de Tejada|José del Castillo]] teniente sozialista eta antifaxista hil zuten tiroz Madrilen eta, gau horretan bertan, [[José Calvo Sotelo|Calvo Sotelo]] [[Renovación Española]]ko burua bahitu zuten, baita tiroz josita hil ere biharamunean.<ref>Belaustegi, Unai. 2016, 46. or.</ref><ref>{{Liburu erref|hizkuntza=|izenburua=The Tree of Gernika|urtea=2009 (1938)|abizena=Steer|izena=George L.|orrialdeak=|orrialdea=17|argitaletxea=Faber and Faber Ltd.|ISBN=978-0-571-25513-9}} Steer-ek azaltzen duenez, Donostiako haren udatiar lagunek hileta-omenaldi bat egin nahi izan zioten, baina poliziak bertan behera utzi zuen ekitaldia, ikus Steer, G. 2009, 17. or.</ref>
 
==Nahasmena nagusi==