Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
ez dago edizio laburpenik
[[File:Loiolako_kuartela_0001.JPG|thumb|[[Loiola (Donostia)|Loiola]]ko kuartela egun, [[Urumea]]z bestaldean]]
[[File:San Sebastian - Hotel Maria Cristina 5.jpg|thumb|[[Maria Cristina hotela]]. Hango hormetan ikus daitezke egun ere 1936ko uztailean han izandako tiroketak sorrarazitako zuloak.]]
Militarrak berehala [[Ametzagaina]]ra eta [[Polloeko hilerria|PolloePolloera]]ra hedatu ziren. Biharamunean, Loiolako militarren zutabe banak [[Prim kalea (Donostia)|Prim]] eta [[Urbieta kalea (Donostia)|Urbieta]] kaleetan barrena egin zuen aurrera, baita hainbat talde eskuindarrek haiekin bat egin ere, [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|Falange]]koek eta [[Guardia de Asalto|Erasoko Guardiak (''Guardia de Asalto'')]] tartean. Gainerako ordena publikoko kidegoek gehienean bat egin zuten [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popular]]reko indarrekin eta anarkistekin. [[Emilio Mola]] jeneralak, Altxamenduaren zuzendariak, militarrez aparte, [[Juan Olazabal]]en [[errekete]]an eta [[Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea|Falange]]<nowiki/>an jarri zuen errebolta aurrera ateratzeko uste osoa Gipuzkoan, baina matxinatuen koordinazioak huts egin zuen, Errepublikaren aldeko indarren erreakzio goiztiarrari esker.<ref>{{Web erref|hizkuntza=|izenburua=Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa|urtea=|abizena=Barruso|izena=Pedro|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Gipuzkoa Kultura|ISBN=}} Donostian, Molak karlistekin adostu zuen [[Mario Muslera|Muslera jeneralak]] indarrez hartuko zuela Donostia erdialdea. Gipuzkoako errekete-indarrak armaz hornituak izaten ari ziren udaberri hasieratik.</ref>
 
Matxinatu batzuk hiri-erdialdera heldu ziren, barrikadak eta borroka-lerroak agertu ziren kale-begietan, eta matxinatuak zenbait eraikinetan gotortu, hala nola, [[Maria Cristina hotela|Maria Cristina hotel]]<nowiki/>ean, Komandantzia Militarrean, [[Donostiako udaletxea|Kasinoan (egungo udaletxean)]], edo [[Donostiako Klub Nautikoaren eraikina|Klub Nautikoa]]<nowiki/>n. Matxinoei aurre egiten, jende oso gaztea ibili zen ugari eta, borroketan, 150 inguru hildako izan ziren.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:24'35''</ref> Arratsalderako, ordea, matxinatuek [[Maria Cristina hotela|Maria Cristina hotel]]ean irauten zuten bakarrik. Uztailaren 23an, azken ahalegin bat egin arren, [[La Equitativa (Donostia)|La Equitativa eraikinera]] aurreratutako militarrek atzera egin behar izan zuten [[Egia (Donostia)|Egia]] aldera, eta Maria Cristina hotelean gotortuek amore eman zuten eguerdiko ordu bat aldera: hotela hustua izan zen. Harrezkero, militarrek kuartelera erretreta egin, eta inguratuak izan ziren.
154.067

edits