Txikipedia:Sumendi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
85.49.166.244 (eztabaida) wikilariaren 6452019 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
No edit summary
6. lerroa:
Sumendiak piztuta daudenean, aktibo daudela esaten da; itzalita daudenean, berriz, inaktibo edo lo daudela esaten da. Azkenik, badira sumendi batzuk iraungita daudenak, hau da, antzinatik inolako aktibitaterik izan ez dutenak eta etorkizunean ere izango ez dutenak.

Sumendiek, oro har, urteak eta urteak ematen dituzte itzalita. Baina, batzuetan, bat-batean pizten dira, eta ez dago jakiterik zenbat denbora emango duten piztuta: ordu batzuetako kontua izaten da batzuetan; urteetakoa, besteetan.

{{Ba al dakizu?
|'''Lurretik kanpo ere badaude sumendiak'''

Bai, hala da. Adibidez, [[Txikipedia:Marte|Marten]] asko daude; haien artean, [[Txikipedia:Eguzki-sistema|eguzki-sistema]] osoan dagoen sumendirik handiena: 22-23 kilometroko altuera du! '''Olympus Mons''' izena eman zaio.

[[Fitxategi:Olympus Mons alt.jpg|200px]]}}
Milaka sumendi daude munduan, lehorrean eta itsaspean. [[Txikipedia:Europa|Europan]], oso ezagunak dira [[Txikipedia:Vesuvio|Vesuvio]] eta [[Txikipedia:Etna|Etna]] sumendiak. Biak [[Txikipedia:Italia|Italian]] daude, lehena lo eta bigarrena tarteka aktibo.

==Nolakoak izan daitezke sumendien erupzioak?==
[[Fitxategi:Paroxysm at Etna, 16-17 November 2013.webm|thumb|380px|left|Etna sumendiaren erupzioa 2013an.]]
Munduko sumendien erupzioak ez dira berdinak izaten; eta horren arabera bereizten dira sumendi motak ere. Desberdintasun horiek eragiten dituzten arrazoiak asko dira: magmarekin batera gasik badagoen ala ez; sumendiak nolako forma duen; laba lodiagoa edo likidoagoa den; magmaren tenperatura, etab.

20 ⟶ 17 lerroa:
*'''Erupzio leherkorrak:''' Erupzio oso indartsuak izaten dira, leherketak bezalakoak. Laba lodia eta tenperatura gutxiagokoa (500°C ingurukoa) izanda, solidifikatu eta irtenbidea trabatzen delako gertatzen dira. Gasak pilatu egiten dira. Eta leherketak gertatzen direnean, material solido (piroklasto) ugari jaurtitzen ditu, batzuetan oso urrutira.
*'''Itsaspeko erupzioak:''' Lehorreko sumendien aldean, oso modu desberdinean gertatzen dira. Itsaspeko sumendietatik ateratzen den laba oso azkar hozten eta solidifikatzen da. Laba hori itsasoaren azaleraino iristen bada, uharteak sortzen dira; izan ere, uharte askok sumendiek sortutakoak dira, [[Kanaria]] uharteak, adibidez. Zientzialarien arabera, itsaspean 20.000 sumendi inguru daude.
{{Ba al dakizu?
|'''Lurretik kanpo ere badaude sumendiak'''

Bai, hala da. Adibidez, [[Txikipedia:Marte|Marten]] asko daude; haien artean, [[Txikipedia:Eguzki-sistema|eguzki-sistema]] osoan dagoen sumendirik handiena: 22-23 kilometroko altuera du! '''Olympus Mons''' izena eman zaio.

[[Fitxategi:Olympus Mons alt.jpg|200px]]}}
==Sumendiek kalteak bakarrik eragiten dituzte?==
Egia da sumendiek hainbat kalte eragin ditzaketela; batez ere gizakiak haietatik hurbil herri edo hiri bat eraiki badu. Baina sumendiek badute eragin onik ere. Ikus ditzagun pixkat bat batzuk eta besteak: