Neon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
zirriborro txantiloia kendu +beste
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+bi atal
60. lerroa:
 
'''Neona''' [[elementu kimiko]] bat da, '''Ne''' [[elementu kimikoen zerrenda ikurraren arabera|ikurra]] eta 10 [[atomo-zenbaki|zenbaki atomikoa]] dituena. [[Gas noble]]en taldeko bigarrena da, helioaren (He) ondoren. Nahiz eta [[Unibertso]]an oso ugaria izan, [[Lurra|Lurrean]] oso urria da: [[aire]]an [[aztarna (argipena)|aztarna]] gisa ageri da. Gas noble kolorge eta inertea da [[baldintza estandar]]retan. [[Distira]] gorrixka berezia igortzen du [[huts-hodi]]etan eta [[neonezko lanpara|neonezko lanparetan]]. Merkataritza-erabilerarako, airetik erauzten da.
 
== Historia ==
Neona ([[Greziera|grezieraz]] νέος ''neos'', hau da, berria'')'' [[William Ramsay]] eta [[Morris Travers]] zientzialariek aurkitu zuten [[1898|1898an]] [[Londres|Londresen]] ([[Ingalaterra]]), aire likidoaren [[Destilazio|destilatze]] zatikatua baliatuz, baina [[tenperatura]] berdina izan gabe.
 
== Ezaugarri nagusiak ==
76 ⟶ 79 lerroa:
* Neon likidoa hozgarri [[Kriogenia|kriogeniko]] gisa saltzen da.
* Hozte-sistemen munduan, neon likidoa [[Nitrogeno|nitrogeno likidoaren]] ordezko aparta izan daiteke.
 
== Ugaritasuna ==
Neona [[propano]] gasaren baitan egon ohi da. [[Lurraren atmosfera|Lurraren atmosferak]] milioi zatiko 65,8 ditu eta honen airearen azpiberoketaren bidez eskuratu daiteke neona, betiere, ondoren, gasetik eratorria izan den likidoa kristalizatzen bada. Gas noble hau, [[Masa|masari]] dagokionean, [[Unibertsoa|unibertsoko]] bosgarren ugariena da, [[hidrogeno]], [[helio]], [[oxigeno]] eta [[Karbono|karbonoaren]] atzetik. Atmosferan ordea, oso kopuru murritzetan baino ezin dugu aurkitu, gure planetaren lurrazalean bezala, 0,005eko proportzioan dago eta.
 
Gaur egun jakina da neona [[Izarren sailkapena|izar masiboetan]] sintetizatzen dela, hauek beraien bizitzaren azkenetako faseetan daudenean, hau da, [[Izar erraldoi|erraldoi]] edo [[Supererraldoi gorri|supererraldoi gorriak]] direnean. Bizitzaren aldi horretan, karbonoa eta oxigenoa fusionatzen dituzte, hala, [[Magnesio|magnesioa]] eta neona eskuratzeko. Bestalde, [[Wolf-Rayet izarrak|Wolf-Rayet]] motako izarrek eta [[Izar|izar urdin]] distiratsuek ere ekoizten dute.
 
== Erreferentziak ==