Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
155. lerroa:
 
===Kultura eta gizarte arloko ondorioak===
Frantses iraultzaileen gizarte neurri hertsatzaileak Konbentzioaren Gerran hasi ziren hezurmamitzen Ipar Euskal Herrian, elizjendearen kontra arituz, herritarrak deportatuz eta euskara gaitzetsiz (nahitaezko frantses hezkuntza elebakarra ezarriz, besteak beste). Frantziako Konbentzio Nazionala 1795eko urrian gainbehera etorri arren, eragindako gizarte inpaktua geratzeko etorri zen, eta ekarritako kultura berriak euskaldunei frantses identitate politiko moderno bat eskaini zien, frantses ''hiritar'' gisa eta Frantziako nazio estatuan. Artean, euskaldunek kontzeptu horri gogor egin zioten arren, XIX. mendean euskal herriaren balioetan sartuz joan zen.<ref>Watson, C. 2003, 58-59. or.</ref>
 
[[Maximilien Robespierre|Robespierreren]] irudiko, Antzinako Erregimena erregearen esana zen, eta legea herriaren ondarea, [[Frantziako Iraultzako konstituzioak|Konstituzioaren]] araberako [[Zuzenbide estatu|Zuzenbide Estatua]] eta araua betetzea bihurtuta; Zuzenbide Estatu horrek, bada, erlijioa ordezkatu zuen, eta zuzenbide hori aginte politikoaren gainetik jartzen hasi zen.<ref>Rodriguez, F. 2014, 64, 72-73. or.</ref> Iraultza bihurtutako [[Despotismo Ilustratua|Ilustrazioaren]] balioek tokiko erlijio egiturei eraso egin zieten, eta horrek erreakzio bat piztu zuen euskaldun askoren artean, eraso hori beste gehiegikeria askori lotuta ikusi baitzuten, espedizio militarren eta liberalismoaren abusuak, adibidez. Robespierreren unibertsalismo eta Dantonen nazio frantses hertsatzaileak tokikoaren aldarrikapena piztu zuen, erlijio ohiturak ere tartean.<ref>Rodriguez, F. 2014, 63, 75. or.</ref> Alde horretatik, Hego Euskal Herrian erresistentziak erlijio-gurutzada kutsua hartu zuen eta, harekin batera, sentimenduen espainiatartze bat, Konbentzioko frantsesen [[ateismo]]ari aurkajarria (askotan propagandaren eraginez, okupatu gabeko eskualdeetan).<ref>Kasper, Michael (1992). 27-30. or.</ref>