Txikipedia:Matematika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
5. lerroa:
'''Matematika''' [[Txikipedia:zientzia|zientzia]] bat da, zenbakiak, neurriak eta irudi geometrikoak aztertzen dituena; gure bizitzako hainbat esparrutan behar diren kalkuluak egiteko balio du; adibidez, daukagun diruarekin denda batean zer eros dezakegun jakin ahal izateko. Baina eroriko ez den zubi bat egiteko, etxeak eraikitzeko eta beste hainbat gauzatarako ere behar dira kalkulu matematikoak. Kalkulu horiek egiteko, matematiketan zenbakiak, sinboloak eta formulak erabiltzen dira.
 
Gizakiak asmatutako zientziarik antzinakoenetako bat da matematika. Duela 3.500 urte baino gehiago hasi ziren matematika lantzen garai hartako zibilizaziorik aurreratuenek: [[Txikipedia:Babilonia|babiloniarrek]], [[Txikipedia:Antzinako Egipto|egipziarrekegiptoarrek]], greziarrek, bai eta [[Txikipedia:Txina|txinatarrek]] ere.
 
Matematikarik gabe, ez genuke izango ez [[Ordenagailu|ordenagailurik]], ez [[Internet]] ere, eta eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun gauza asko ere. Matematikak, gainera, beste zientzia askoren oinarrizko tresna dira.