Niki de Saint Phalle: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
17. lerroa:
Lau urte beranduago, arkitektura proiektuetan parte hartuko du artistak. [[India]] eta [[Egipto|Egiptora]] eginiko bidaiek aberastuko dute bere sormena. Eskultura parkeak eta ''Nana'' erraldoiak topa daitezke ondorengo urteetako lanetan.
Lauregoigarren hamarkadaren hasieran haren lanari buruzko lehenengo atzera begirako erakusketak antolatu ziren Europan eta Japonian. Ordukoa da ere [[Georges Pompidou Zentroa|Georges Pompidou Zentroaren]] ondoko iturrian dagoen eskultura, non Nikik eta Tinguelyk [[Igor Stravinski]] omentzen duten.
1991ko abuztuan hil zen [[Berna|Bernan]] bere senarra [[Jean Tinguely]] eskultorea eta haren omenez Meta-Tinguelys eskultura zinetikoak egin zituen. Osasun arrazoiak zirela medio, 1994 urtean La Jollara joan zen bizitzera [[Kalifornia]]. Han dagoela, [[Mario Botta]] suitzar arkitektoarekin ''Noah’s Ark'' lanari ekingo dio, 2000 urtean inauguratua [[jerusalem|Jerusalemen]].
 
Ondoren, ''Black Heroes'' seriean lan egingo du, non nabarmendutako afroamerikarrak omenduko dituen, besteak beste, [[Miles Davis]] eta [[Louis Armstrong]] eta ''Queen Califia’s Magical Circle'' proiektuan, jatorrizko kaliforniarren kultura, historia eta kondairak interpretatzen dituen eta bertako landare eta basoak aztertu. Hura izan zen azken lan handia hil aurretik, heriotzaren ondoren inauguratua, bere hilobaren zaintzapean.
 
== Lanak==