Euskadi (terminoaren historia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
Sortu eta gutxira, terminoak nahikoa arrakasta izan zuen [[abertzaletasun|abertzaleen]] artean, kontuan hartuta termino berria zela ''Euzkadi'' euskal lurraldeak izendatzeko, lehenagotik erabiltzen ziren ''[[Euskal Herria]]'' historikoaren edota ''Euskaria'' berriagoaren aldean. Antza, Sabin Aranak gehien erabiltzen zen ''Euskal Herria'' (edo ''Euskalerria'') terminoa ez erabiltzea erabaki zuen, bere ustez izen horrek [[euskara]]ren lurraldea izendatzeko soilik balio zuelako (hau da, historiako une hartan euskara hedatzen zen lurraldea). Horrela, ''Euskal Herria'' termino kulturala zen bezala, ''Euzkadi'' termino politikoa zen.
 
Hala ere, izan zen ''Euskadi'' izen sortu berriari kontra egin zionik ere, hasieratik bertatik. Haien artetik [[Arturo Kanpion]] iruindar poligrafo eta historialaria nabarmendu zen. Gai horri buruz artikulu garratzak idatzi zituen, eta bereziki «Sobre el nuevo bautizo del País Basko» deritzana.<ref>Euskaltzaindiaren 137139. araua («''Euskal Herria'' izena»).</ref><ref>Arturo Kanpion: [http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/01/01148153.pdf «Sobre el nuevo bautizo del País Basko»,] ''Revista Internacional de Estudios Vascos'', 1. zenbakia, 1907, 148-153.</ref>
 
[[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaian, terminoa epeka-epeka zabalduz joan zen eta [[Espainiako Alderdi Komunista]]k ''[[Euskadi Roja]]'' izenaz argitaratu zuen bere astekaria.<ref>{{erreferentzia|izena1= María Cruz |abizena1= Seoane|abizena2= Saíz |izena2= María Dolores |url=http://books.google.com/books?id=-MIaAQAAIAAJ |izenburua= Cuatro siglos de periodismo en España: de los avisos a los periódicos digitales|lekua= Madril|argitaletxea= Alianza |urtea= 2007 |orrialdea=221}}</ref>