Neon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
+erabilerak
66. lerroa:
 
Hamar [[protoi]] eta [[Elektroi|elektroirekin]], gas noble orok bezalaxe, [[zortzikotearen legea]] edo araua betetzen du eta beraz, inguruko [[ez-metal]] zein [[Metal|metalek]] elektroiak irabazi edo galtzen dituzte (hurrenez hurren) bere egitura lortzeko. [[Taula periodikoa|Taula periodikoaren]] bigarren periodoan kokatuta, gainerako taldekideek baino [[erradio atomiko]] txikiagoa dauka (38 pm), aipatutako periodoko elementuek duten geruza kopuru berdina du, baina protoi kopuru handiagoarekin, hala, nukleoko [[Partikula azpiatomiko|partikula azpiatomikoek]] indar gehiagorekin erakartzen dituzte elektroiak, erradioa txikituz. [[Ionizazio-potentzial|Ionizazio-potentzialari]] dagokionean, egun aurkitu diren elementu guztien artetik handienetakoa du, zehazki, helioaren atzetik, handiena. Hau azaltzeko protoi eta geruza kopurura jo behar dugu, izan ere, neonak protoi kopuru handia du dituen geruzentzako, horregatik, partikula azpiatomiko positiboek indar handiarekin erakartzen dituzte negatiboak. Edozein modu erabilita ere, beste atomo batek neonaren elektroiak askatzea lortuz gero, energia kopuru izugarria irtengo zen. [[Afinitate elektroniko]] negatiboa du (-29kJ/mol), gainerako gas noble guztiek bezala, ez baitu beste elementuen atomoak bereganatzeko joerarik, hala, menderatzen baditu ere, ez du energiarik askatuko.<ref>{{Cite book|hizkuntza=eu|izenburua=Fisika eta kimika|urtea=2017|abizena=|izena=|orrialdeak=|orrialdea=119|argitaletxea=Zubia|ISBN=9788491087601}}</ref> [[Elektronegatibotasun|Elektronegatibotasunarekin]] antzeko zerbait gertatzen da, neonak (egoera neutroan) loturarik eratzen ez duenez, [[propietate periodiko]] hau nulua du, gainerako gas geldoek bezala.
 
== Erabilerak ==
Neonak, gas egoeran dagoenean, igortzen duen [[argi]] laranja-gorrixka sarritan iragarkien munduan erabiltzen da, adibidez, kaleko publizitate-panelak argitzeko. Kontutan eduki behar dugu gaur egun, neonezko hodi izenarekin ezagutzen diren zenbait tutu ez direla gas horrekin eginak, baizik eta beste hainbat gas ezberdinen nahasketarekin. Neonak baditu beste hainbat erabilera, jarraian zerrendatu dira batzuk:
 
* Neonaren bidez dabilen [[Epigrafia|idazkun]] argitsua.
* [[Tentsio (elektrizitatea)|Tentsio-altuaren]] adierazgailuak sortzeko erabiltzen da.
* [[Telebista|Telebista-hodiak]] egiteko ere garrantzia handia du.
* Helioarekin batera, [[laser]] mota bat ekoizteko erabiltzen da.
* Neon likidoa hozgarri [[Kriogenia|kriogeniko]] gisa saltzen da.
* Hozte-sistemen munduan, neon likidoa [[Nitrogeno|nitrogeno likidoaren]] ordezko aparta izan daiteke.
 
== Erreferentziak ==