Wikipedia:Txokoa/Archive 1: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: MassMessage delivery
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
353. lerroa:
:::- ''Euskal idazleak:'' euskaraz idazten dutenak. ''Euskal liburuak:'' euskarazko liburuak. ''Euskal hitzak eta erdarazkoak. Euskal literatura, kultura. Euskal kantak, olerkiak. Euskal gramatika'' («euskarazko» adiera).
:::- ''Euskal dantzak, jaiak, ohiturak. Euskal gaietan. Euskal mendiak'' («Euskal Herriko» adiera).
 
:::Nahiko argi ikusten da bigarren adiera hau lehengo azpisarreran: <u>''Euskal Autonomia Erkidego''</u>a ez da ''Euskarazko Autonomia Erkidego''a, baizik eta ''Euskal Herriko Autonomia Erkidego''a.
:::EtaNahiko agianargi ikusten da bigarren adiera hau lehengo azpisarreran: <u>''Euskal Autonomia Erkidego''</u>a ez da ''Euskarazko Autonomia Erkidego''a, baizik eta ''Euskal Herriko Autonomia Erkidego''a. Euskaltzaindiaren hiztegian hitz elkartu gehiago ere aurki ditzakegu ''Euskal Herriko'' adiera honekin: <u>''euskal antzara, euskal artzain-txakur, euskal asto, euskal arrazako kapoi, euskal oilo, euskal txerri''</u> eta <u>''euskal untxari''</u>. Agian hau argiago ikusiko litzateke bigarren definizioa gehituko balute: <u>Euskal Herrikoa, Euskal Herriari dagokiona</u>. Baina oraingoz ez dute halakorik egin.
 
:::Bestaldetik, arazo hau ez dagokio soilik «euskal» hitzari. Normala da [[:en:Ethnonym|etnonimo]] eta [[:en:wikt:glossonym#English|glotonimo]]ak nahastea, bai beste hizkuntzen kasuan ([[arabiar literatura]] zer da? Arabiakoa ala arabierazkoa? eta [[Frantsesezko literatura|literatura frantsesa]]? edo [[Ingelesezko literatura|literatura ingelesa]]?) baita beste hizkuntzez ere (ingelesezko wikipedian ''[[:en:English literature]]'' ez da ''Literature of England'', baizik eta ''English-language literature''; baina ondoan ''[[:en:French literature]]'' frantziarrek idatzitakoa da, frantsesez edo Frantziako beste hizkuntzez; frantsesezko literatura ''[[:en:Francophone literature]]'' delarik).
 
:::Gai honen inguruan, agian zentzu biko hitzekin bizitzen ikasi beharko dugu. Behar izanez gero, uler dezaket «euskal» hitzaren esanahia zehazteko «euskarazko», «euskaldun» edo «Euskal Herriko» hitzak ere erabiltzea. Baina wikipediak sistematikoki «Euskal Herriko» erabiltzea erabakitzen baldin badu «euskal» hitzaren ordez, ez nago ziur ez ote lituzkeen Euskaltzaindiaren eskumenak hartuko.-[[Lankide:Urtar|Urtar]] ([[Lankide eztabaida:Urtar|eztabaida]]) 10:21, 22 abendua 2018 (UTC)