Diseinu grafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
14. lerroa:
=== Aurrekariak ===
[[Fitxategi:KellsFol032vChristEnthroned.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:KellsFol032vChristEnthroned.jpg|alt=|thumb|287x287px|Kells-en liburua]]
[[Kells-enKellseko liburua]] da batzuentzat diseinu grafikoaren kontzeptuaren lehenengo adibide goiztiarra, IX. mendean monje irlandarrek eskuz idatzitako Biblia ilustratua. Kalitate eta balio artistiko handiko adierazpen grafikoa da, diseinatzen ikasteko ere baliagarria. Gainera, ikuspuntu funtzional
 
garaikide batetik hartuta, lan grafiko honek egile taldeak azaldutako beharrei erantzuten die. Hala ere, beste askok ez dute diseinu grafikoaren emaitzatzat hartzen, ez baitute loturarik ikusten lan honen eta gaur egungo diseinu grafikoaren ikuskeraren artean.
 
Tipografiaren historia, eta ondorioz, liburuena, diseinu grafikoaren historiari estu lotuta dihoakio. Halabeharrez sortu da  lotura hau, zaila baita elementu tipografikorik ez duen diseinu grafikoren bat aurkitzen. Horren ondorioz, diseinu grafikoaren historiari buruz ari garenean, ezinbestean aipatuko ditugu Trajanoren zutabea izeneko tipografia, Erdi Aroko miniaturak, [[Johannes Gutenberg]]-en inprenta, liburuaren industriaren bilakaera, [[Arts & Crafts mugimendua]] mugimendua, William Morris, [[Bauhaus]] eskola, etab.
 
[[Johannes Gutenberg-]]en tipo mugikorrei esker, liburuen ekoizpena merkeagoa egin zen, hauen hedapena errazteaz gain. Lehen liburu inprimatuek aurrera egiteko eredua markatu zuten XX. mendera iritsi arte. Garai honetako diseinu grafikoa Estilo Zaharra edo Humanista izenez da ezaguna, garaiko lehen tipografoek erabili zuten tipografiagatik eta indarrean zegoen eskola filosofiko nagusiagatik, hurrenez hurren.
 
=== XIX. mendea ===