Frantziako ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
8. lerroa:
[[Arrantza]]k bigarren mailako garrantzia du nazioaren ekonomian, baina garrantzitsua da iparraldeko eta ekialdeko kostaldean. Aipagarriak dira [[Dunkerque]] eta [[Boulogne]] portuak iparraldean, eta [[Douarnenez]], [[Concarneau]] eta [[Lorient]] (Bretainia). Frantziako zur produkzioa, berriz, Europako Batasuneko handiena da, dituen 14 milioi hektarea baso baino gehiagori esker. [[Vosges]], [[Jura]] eta [[Alpeak|Alpe mendietako]] basoetatik ateratzen da gehiena, baina zuhaitzez landatutako sail handiak daude, halaber, hegoaldean eta mendebaldean.
 
Lurpeko baliabideetan [[burdin]]a da ugariena. Mea handienak [[Lorrena]]n daude eta aipagarriak dira Bretainia eta [[Normandia Beherea|Normandia Beherekoa]]k ere. Burdinaren ondoren [[harrikatz]]a da mea nagusia; Lorrenan, [[Nord-Pas-de-Calais]] eta [[Massif Central]]en aurkitzen dira meategi inportanteenak. Nolanahi ere, bai burdina bai harrikatzaren produkzioa gainbehera doa. Aitzitik, [[aluminio]]aren produkzioa handitzen ari da, [[Languedoc]]-eko [[bauxita]] hobi aberatsek hornituta. Petrolioaren eta gas naturalaren produkzioa oso txikia da, eta kanpotik ekartzen de ia dena.
 
Industriak biztanle aktiboen % 28 enplegatzen du eta barne produktu gordinaren ehuneko bera hartzen. [[Siderurgia]] indartsu bati esker munduko [[altzairu]] ekoizle handienetako bat da Frantzia, baina jardueraren pisua ekonomian gutxituz joan da azkeneko urteotan, sektorea birmoldatzen ari baita eta enpresa asko ixten. Siderurgia enpresa inportanteenak burdin eta harrikatz meategien inguruetan daude: Lorrena, Nord, Massif Central eta Normandian. Sektore kimikoa oso egoera onean dago, gero eta handiagoa baita ongarri, plastiko eta garbikarien produkzioa. Fabrika nagusiak hiri handien industrialdeetan daude. Frantzia, bestalde, Europako herrialde aurreratuenetako bat da hegazki eta kohete industrian. [[Guyana Frantsesa|Guyana Frantsesean]] du [[Arianne koheteAriane]]en koheteen probalekua. [[Paris]] eta hiri nagusien inguruan ([[Lyon]], [[Marseilla]], [[Estrasburgo]], [[Bordele]], [[Grenoble]]) industria elektromekanikoak eta elektrikoak daude. Autogintza da garrantzi handiko beste alor bat: [[Renault]] eta [[Peugeot-Citröen]] enpresa buruak Frantzian daude. Auto produkzioan Alemania baino ez du aurretik. [[Proventza]]n eta Bretainian ontziolak daude. Bestalde, ez da ahaztu behar Paris dela munduko hiri nagusia modari dagokionez, eta, beraz, ehungintza-oihalgintza ere garrantzi handikoa da. Industria tradizionalen artean aipagarriak dira zeramika ([[Limoges]]) eta beiragintza ([[Cognac]], [[Nancy]] edo Lyon), besteak beste. Nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio handiak, noski, janariak eraldatzeko industria handia du atzean.
 
Frantziak kontsumitzen duen energiaren % 70 inguru [[zentral nuklear]]retan lortzen du, inportazioen mendean ez egoteagatik, ez baitu ez [[petrolio]]rik ez [[gas natural]]ik. Gainerakoa [[zentral termiko]]etan eta hidroelektrikoetan lortzen da. XX. mendearen bukaeran 56 erreaktore zeuden martxan, horietako asko 20 urte baino gehiagokoak. Frantzia da Estatu Batuen ondoren munduko bigarren energia nuklear ekoizle nagusia.