Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
* [[2002]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Euro]]a ezarri zuten Batasuneko 12 estatuko diru ofizialtzat.
* [[2004]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Zipre]], [[Txekia]], [[Estonia]], [[Hungaria]], [[Letonia]], [[Lituania]], [[Malta]], [[Polonia]], [[Eslovakia]] eta [[Eslovenia]] Europako Batasunean sartu ziren.
* [[2004]]ko [[urriaren 29]]an [[Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna|Europako Konstituzioa]] ezartzeko ituna sinatu zen [[Erroma]]n. Itun hau onartzeko herrialde batzuek erreferendumak egitea erabaki zuten. [[Espainia]]n egin zen lehen erreferenduma eta bertan parte hartze txikia izan arren (%43koa), %77ak baiezkoa eman zion. Hala ere, Konstituzio proiektua bertan behera gelditu zen [[maiatzaren 29]]an eta [[ekainaren 1]]ean [[Frantzia]]ko eta [[Herbehereak|Herbeheretako]] hautesleek ezekoa eman ondoren.
* [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Bulgaria]] eta [[Errumania]] kide bihurtu ziren.
* [[2007]]ko ekainean Europar Kontseiluak Konstituzio proiektuaren porrotaren ondoren Erreformarako Ituna adosteko lanak hasi zituen. Itun hau [[2007]]ko [[abenduaren 13]]an sinatu zen [[Lisboa]]n. Berrespenak estatu kideetako parlamentuek egingo dituztela espero da, [[Irlanda]]n izan ezik. Izan ere, Irlandako konstituzioak nazioarteko itun guztiak erreferendum bidez onartu behar direla adierazten du. Aurreikuspenak betetzen badira, Itun hau [[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]ean sartuko da indarrean.