Eneko Lopitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
39. lerroa:
Gaztea zenean, Iruñeko Gortean izan zen eta 1042an [[Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak|erregearen koparia]] zen. Garai hartan Bizkaiko konderria Iruñeko erregearen mendeko lurraldea zen eta Eneko Lopitzen manupean zeuden Bizkaia, [[Enkarterri]], Durango eta Naiarako lurraldea. 1051n, Gartzea III.a Santxezek Bizkaiko [[Euskal Herriko foruak|foruak]] berretsi zuenean, Eneko Lopitzekin (omnes milites) batera egin zuen. Horrela berretsi zituen monasterioen eskubideak:
 
{{esaeraaipu|{{lang|la|''Placuit nobis et comiti Enneco Lupiz ... ut facerem ingenuos et francos totos illos monasterios''}}<br> Eneko Lopitzek eta biok atsegina dugunez... beraz, monasterio guzti hauek bakun eta aske egiten ditut}}
 
Eneko Lopitzek laguntza eskaini zion [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erregeari]] Nafarroako erresumaren aurkako borrokan. 1054. urtean Enkarterri Gaztelako koroaren mendean geratu zen [[Atapuercako gudua]]ren ondoren. Geroago, [[Alfontso VI.a Gaztelakoa|Alfontso VI.a]] Gaztelako erregeak beretzat hartu zituen Oka, [[Bureba]] eta Errioxa. 1063an Antso IV.a Gartzez iruindar erregeak Naiarako tenentzia eman zion. Bizkaiko jaunak, [[Gartzea Ordoñez]] gaztelar noblearen mesedetan<ref name= Martin/>, Naiarako gobernua galdu eta ordainez [[Araba]] eta [[Gipuzkoa]]ko eskubideak irabazi zituen. Durangaldeak Nafarroarekiko leialtasunari eutsi zion. Hark emandako laguntzaren truke, Gaztelako erregeak Bizkaiko jaun egin zuen Eneko Lopitz. Hartatik aurrera, Nafarroako koroaren eta Bizkaiko jaurerriaren arteko harremanak guztiz korapilatsuak izan ziren.