Diseinu grafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
14. lerroa:
 
=== Aurrekariak ===
[[Fitxategi:KellsFol032vChristEnthroned.jpg|link=https://eu.wikipedia.org/wiki/Fitxategi:KellsFol032vChristEnthroned.jpg|alt=|thumb|326x326px287x287px|Kells-en liburua]]
[[Kells-en liburua]] da batzuentzat diseinu grafikoaren kontzeptuaren lehenengo adibide goiztiarra, IX. mendean monje irlandarrek eskuz idatzitako Biblia ilustratua. Kalitate eta balio artistiko handiko adierazpen grafikoa da, diseinatzen ikasteko ere baliagarria. Gainera, ikuspuntu funtzional
 
24. lerroa:
 
=== XIX. mendea ===
[[Fitxategi:Kelmscott_Press_-_The_Nature_of_Gothic_by_John_Ruskin_(first_page).jpg|alt=|thumb|318x318px|Kelmscott inprentaren eskutik, John Ruskin autorearen The Nature of Gothic liburuaren lehenengo orria]]
XIX. mendean zehar, mezu bisualen diseinua marrazkilarien eta inprimatzaileen eskuetan utzi zen. Lehenak artista prestakuntza zuen eta bigarrenak artisauarena. Sarritan, arte eta ofizioen eskola berean trebatutakoak izango ziren biak ala biak. Inprimatzaileak ornamentuak eta iturri tipografikoak erabiltzen zituen bere konposaketa inprimatuetarako. Marrazkilariak bigarren mailako elementutzat hartzen zuen tipografia; horregatik, arreta handiagoa jartzen zien elementu ornamental eta ilustratiboei.
 
31 ⟶ 32 lerroa:
 
=== Lehen abangoardiak ===
[[Fitxategi:Toulouse-Lautrec,_Henri_de_-_Moulin_Rouge-La_Goulue_-_Google_Art_Project.jpg|alt=|thumb|Henri de Toulouse-Lautrec autoreak sortutako kartela, Moulin Rougentzat. Art Nouveau mugimenduari esker, diseinu grafikoari ordena eta argitasuna eman zitzaion.]]
XX. mendearen hasierako diseinua, garai bereko arte ederrak bezalaxe, XIX. mendearen amaierako diseinu eta tipografiaren gainbeheraren aurkako erreakzioa izan zen.
 
42 ⟶ 44 lerroa:
 
=== Diseinu-eskolak ===
[[Fitxategi:Bauhaus-Signet.svg|alt=|thumb|Bauhaus eskolaren logoa]]
Jan Tschichold-ek tipografia modernoaren hasiera erakutsi zuen 1928an, New Typography liburuan. Lan horretan erakusten zuen filosofiari uko egingo zion beranduago, faxistatzat jo zuelako. Hala ere, lanak eragin handia izaten jarraitu zuen. Herbert Bayer izan zen Bauhaus eskolako tipografia eta publizitate zuzendaria 1925 eta 1928 urteen bitartean. Tipografia eta publizitate zuzendaria izateaz gain, lanbide berriari bide eman zioten baldintzak ere sortu zituen: diseinatzaile grafikoaren ogibidea sortu zuen. [[Publizitate]] ikasgaia gehitu zuen irakaskuntza-programan. Besteak beste, publizitate bitartekoen analisia eta publizitatearen psikologia edukiak gehitu zituen honen bidez. Kontutan hartzekoa da bestalde, Diseinu Grafikoa definitu zuen lehenengoa William Addison Dwiggins tipografia izan zela 1922an.
 
Diseinu grafikoaren aitzindari izan ziren Tschichold, Herbert Bayer, László Moholy-Nagy, eta El Lisitski. Ogibidea gaur egun ulertzen dugun terminoetan finkatu zuten. Ondoren erabiliak izan diren erreprodukzio-tekniken eta estiloen aitzindariak ere izan ziren. Gaur egun ordenagailuek drastikoki aldatu dituzte erreprodukzio-sistemak, baina diseinuari eskaini zioten ikuspuntu esperimentalean inoiz baino garrantzitsuagoak izan ziren dinamismoa, esperimentazioa eta tipografiaren aukeraketa, besteak beste. Diseinatzaile hauek Bauhaus diseinu-eskolaren markoan bizi izan ziren, hau izanik egon direnen artean diseinu eskolarik handiena. Gainera, László Moholy-Nagy eta beste batzuk irakasleak izan ziren eta eskolaren programazioaren zati osatu zuten.
[[Fitxategi:Theo_van_Doesburg_Dadamatinée.jpg|alt=|thumb|Theo van Doesburgek Dada Matinéerako sortutako posterra.]]
 
Hurrengo urteetan estilo modernoak onarpena lortu zuen, hau gelditzen zihoan heinean. Diseinu modernoak emandako izen garrantzitsuetako batzuk dira Adrián Frutiger, Univers-Frutiger tipografien sortzailea eta Josef Müller-Brockmann, 50. eta 60. hamarkadetako kartelgile garrantzitsua.
 
55 ⟶ 58 lerroa:
 
=== Bigarren abangoardiak ===
[[Fitxategi:Metal_movable_type.jpg|alt=|thumb|Hermann Zapfen metalezko tipo mugikorrak.]]
Diseinu grafikoaren soiltasunarekiko erreakzioa motela izan zen, baina baita tinkoa ere. Tipografia postmodernoen jatorria 50. hamarkadako mugimendu humanistatik dator. Hermann Zapf nabarmentzen da talde honetan, Palatino eta Optima tipografiak asmatu baitzituen. Serifadun eta serifa gabeko tipografien arteko muga lausotuz eta letra tipoetan traza organikoak berriz sartuz, diseinu hauek baliagarriagoak izan ziren mugimendu modernoaren bidea zuzentzeko honen aurka joateko baino.
 
80 ⟶ 84 lerroa:
 
=== Adobe Photoshop ===
[[Fitxategi:Adobe_Photoshop_CS5_icon.png|alt=|thumb|100x100px|Adobe Photoshop CS5 icon]]
[[Adobe Photoshop]] irudiak manipulatzeko programa salduena da mundu mailan, 100 hizkuntza baino gehiagoko eskaintzarekin. Plataforma honetan irudi digital bateko elementuak editatzeko zehaztasun handiko tresnak eskaintzen dira. Programa honek ''Adobe''ren ''Adobe Creative Suite'' izeneko paketea osatzen du, Illustrator, Indesign, Flash, Acrobat Pro eta Dreamweaver-ekin batera, beste tresna erabilgarri batzuen artean.
 
85 ⟶ 90 lerroa:
 
=== Adobe Illustrator ===
[[Fitxategi:Adobe_Illustrator_CS5_icon_(Close_reproduction).svg|alt=|thumb|100x100px|Adobe Illustrator CS5]]
[[Adobe Illustrator]] parametro matematikoak erabilita irudi bektorial eta digitalak sortzen dituen programa da. Ez da marrazketa teknikorako gomendagarria, nahiz eta honekin lotutako lanen bat egin dezakeen. Berez, logotipo, ilustrazio, tipografia edo aurkezpen-txartelak eta antzerako dokumentu soilak sortzeko dago diseinatuta.
 
94 ⟶ 100 lerroa:
 
=== Adobe InDesign ===
[[Fitxategi:Adobe_InDesign_CS5_Icon.png|alt=|thumb|100x100px|Adobe InDesign CS5]]
[[Adobe InDesign]] liburu, liburuxka eta bookletak bezalako pieza editorialak maketatzeko programa da. Testu eta tipografiak modu optimoan lantzen ditu. Laneko espazioa hainbat orritan banatzen da, ondoren diseinatuko den argitalpenaren formatua simulatuz.
 
106 ⟶ 113 lerroa:
 
== Problemen adierazpen grafikoa ==
[[Fitxategi:Adobe_Flex_ColumnChart.png|alt=|thumb|100x100px|Barradun grafikoak]]
Grafiko bat hainbat aldagairen arteko konparaketa egiteko balio duen taula da. Grafikoek aldagaien arteko erlazioak deskribatzen dituzte. Ardatz horizontalean agertzen den aldagaiari, aldagai askea edo ''x'' aldagaia deritzo. Ardatz bertikalean agertzen den aldagaiari, menpeko aldagaia edo ''y'' aldagaia deritzo. ''Y'' aldagaia ''x'' aldagaiaren menpe agertzen da. Behin grafikoa eginda, informazioa eta ondorioak atera daitezke bertatik.
[[Fitxategi:Grafico_circular_del_apellido_Kim.png|alt=|thumb|100x100px|Grafiko zirkularrak]]
 
Adierazpenak sistema egituratuei dagozkien konfigurazioak dira; "sistema semiotikoak", karaktere eta zeinu primitiboen bidez osatuak daudenak, sistema bakoitzean arau partikularren bidez konbinatuak izateko. Aipatutako arauek adierazpenaren produkzio-sistema egituratzen dute eta edukia aberasten laguntzen dute.
 
Diseinua oso argi ikus daiteke grafikoetan, grafiko aniztasun handia aurki baitaiteke gaur egun. Diseinatzaile grafikoak animaziozko grafikoak sortzen hasi dira, honek entzuleak arreta jar dezan laguntzen baitu, bisualki erakargarria den zerbait eskaintzen zaionean.
[[Fitxategi:Gráfico_de_dispersão_A.svg|alt=|thumb|100x100px|Grafika linealak]]
 
Grafikoen arazo nagusia ulertzeko zailak eta aspergarriak izaten direla da. Aurkezpenetan erabiltzen direnean arreta galtzeko arrisku handia eskaintzen dute. Gapminder konpainiak estatistikak garatzen ditu animaziozko grafikoen bidez. Herrialde eta eskualde ezberdinetan inguruko datuak jasotzen dira grafiko hauetan, globo bakoitzak herrialde bat adierazten duelarik. Era honetan, publikoa erakartzen dute, kolore eta mugimenduen bidez.