Diseinu grafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aurkezpenaren itxura
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Aofhfeworewour2.jpg|300px|thumb|eskuinera|Diseinu grafiko]]
'''Diseinu grafikoa''' komunikazio bisualak proiektatzea helburu duen ogibidea da, talde sozial jakinei helburu zehatza duten mezu espezifikoak helaraztera bideratua. Jarduera honek komunikazio grafikoak optimizatzen ditu. [[Komunikazio]] bisualaren diseinua edo diseinu bisuala izenez ere ezaguna da.
 
[[Informazio]]-elkartrukearen hazkunde azkar eta masiboaren ondorioz, diseinatzaile grafikoen eskaera inoiz baino handiagoa da. Giza faktoreei arreta jartzeko beharraren ondorioz hazi da eskaera bereziki, alor hau ez baitago teknologia berrien garapenaren eta horiek garatzen dituzten ingeniarien konpetentzien artean.
 
[[Diseinu]] grafikoaren atalak dira, besteak beste, publizitatera bideratutako diseinu grafikoa, diseinu editoriala, identitate korporatiboko diseinua, web-diseinua, edukiontzi-diseinua, kartelgintza, seinale-diseinua eta informazio-diseinua, besteak beste.
 
== '''Diseinu grafikoaren historia''' ==
Diseinatzaile grafikoak bete beharreko lanbidearen definizioa berria da, haren prestakuntzari, jarduerari eta helburuei dagokienean. Diseinu grafikoaren sorreraren inguruan akordio zehatzik ez badago ere, gerren arteko denbora-tartean kokatzen dute batzuek. Beste batzuek ulertzen dutenez XIX. mende amaieran hasten da identifikatzen.
 
Esan daiteke Paleolitikoko [[Labar-pintura|labar-pinturetan]] eta K.a. hirugarren milurteko lengoaia idatziaren jaiotzan dagoela Helburu espezifikodun komunikazio grafikoen jatorria. Hala ere, hain dira handiak gaur egungo eta historiaurreko gizakiaren arteko ezberdintasunak lan egiteko metodoei, zientzia osagarriei eta burutu beharreko formazioari dagokienean, ezinezkoa baita diseinatzaile grafikoa eta XV. mendeko xilografoa edo 1890. urteko xilografoa alderatzea.
 
Iritzi kontrajarriak sortzen dira jarduera honen emaitzen aurrean. Batzuen ustez edozein adierazpen grafiko izan daiteke diseinu grafikoaren emaitza. Beste batzuen ustez ordea, ekoizpen industrialeko eredu bat aplikatuz sortzen diren emaitzak bakarrik biltzen ditu diseinu grafikoak, hau da, klase ezberdinetako beharrei erantzuteko sortu diren adierazpen bisualak. Behar horiek produktiboak, sinbolikoak, ergonomikoak edo testuinguruak sortutakoak izan daitezke, besteak beste.
 
=== Aurrekariak ===
[[Kells-en liburua]] da batzuentzat diseinu grafikoaren kontzeptuaren lehenengo adibide goiztiarra, IX. mendean monje irlandarrek eskuz idatzitako Biblia ilustratua. Kalitate eta balio artistiko handiko adierazpen grafikoa da, diseinatzen ikasteko ere baliagarria. Gainera, ikuspuntu funtzional garaikide batetik hartuta, lan grafiko honek egile taldeak azaldutako beharrei erantzuten die. Hala ere, beste askok ez dute diseinu grafikoaren emaitzatzat hartzen, ez baitute loturarik ikusten lan honen eta gaur egungo diseinu grafikoaren ikuskeraren artean.
 
Tipografiaren historia, eta ondorioz, liburuena, diseinu grafikoaren historiari estu lotuta dihoakio. Halabeharrez sortu da  lotura hau, zaila baita elementu tipografikorik ez duen diseinu grafikoren bat aurkitzen. Horren ondorioz, diseinu grafikoaren historiari buruz ari garenean, ezinbestean aipatuko ditugu Trajanoren zutabea izeneko tipografia, Erdi Aroko miniaturak, [[Johannes Gutenberg]]-en inprenta, liburuaren industriaren bilakaera, [[Arts & Crafts mugimendua]], William Morris, Bauhaus eskola, etab.
 
Johannes Gutenberg-en tipo mugikorrei esker, liburuen ekoizpena merkeagoa egin zen, hauen hedapena errazteaz gain. Lehen liburu inprimatuek aurrera egiteko eredua markatu zuten XX. mendera iritsi arte. Garai honetako diseinu grafikoa Estilo Zaharra edo Humanista izenez da ezaguna, garaiko lehen tipografoek erabili zuten tipografiagatik eta indarrean zegoen eskola filosofiko nagusiagatik, hurrenez hurren.
23. lerroa:
XIX. mendean zehar, mezu bisualen diseinua marrazkilarien eta inprimatzaileen eskuetan utzi zen. Lehenak artista prestakuntza zuen eta bigarrenak artisauarena. Sarritan, arte eta ofizioen eskola berean trebatutakoak izango ziren biak ala biak. Inprimatzaileak ornamentuak eta iturri tipografikoak erabiltzen zituen bere konposaketa inprimatuetarako. Marrazkilariak bigarren mailako elementutzat hartzen zuen tipografia; horregatik, arreta handiagoa jartzen zien elementu ornamental eta ilustratiboei.
 
1891 eta 1896 urteen bitartean, [[William Morris]]-en Kelmscott inprentak Arts & Crafts mugimenduko produktu grafiko esanguratsuenak argitaratu zituen. Fintasun handiko liburuen diseinuan oinarritutako negozioa sortu zuen eta liburuok klase aberatsari luxuzko objektu gisa.
 
Morris-ek egiaztatu zuen posible zela diseinu grafikoari eskainitako merkatu bat sortzea, ekoizpenaren eta arte ederren arteko banaketa ezarriz. Kelmscott inprenta estilo historikoak birsortzeagatik da ezaguna, erdi aroko estiloak aztertu eta berrinterpretatzeagatik bereziki.
30. lerroa:
XX. mendearen hasierako diseinua, garai bereko arte ederrak bezalaxe, XIX. mendearen amaierako diseinu eta tipografiaren gainbeheraren aurkako erreakzioa izan zen.
 
Kalitatezko diseinuaren erakusle ziren apaingarriekiko interesa eta neurri zein estilo tipografiko ezberdinen erabilera. Ideia hau XIX. mendearen amaierara arte mantendu zen. [[Art Nouveau]] mugimenduak ordena eta zehaztasun bisual garbiagoa ezarri zuen, borondate estilistiko argiarekin. Konplexutasun maila altuaz gain, koherentzia bisuala mantenduko zuten lanen aldeko apustua egin zuen mugimendu honek eta bide batez, estilo tipografiko ezberdinen nahasketa baztertu zen.
 
XX. mendearen bigarren hamarkadako mugimendu artistikoek eta horien eskutik zetorren asaldura politikoak, aldaketa dramatikoak eragin zituzten diseinu grafikoan. Arte bisualen adar guztietan eta diseinuan eragin zuen ikuspuntu berri bat sortu zuten Dadak, [[De Stijl]]-ek, [[Suprematismo|Suprematismoak]], [[Kubismo|Kubismoak]], [[Konstruktibismo (artea)|Konstruktibismoak]], Futurismoak eta [[Bauhaus]] eskolak.. Mugimendu hauek guztiak dekorazio-arteen eta arte herrikoien aurka agertzen ziren, Art Nouveau mugimendua bezalaxe. Azken honek, geometriarekiko interes berriaren eraginpean, ''art déco'' aldera jo zuen. Aurrez aipatutako mugimenduak espiritu errebisionista eta berritzaile batekin agertu ziren garaiko jarduera artistikoetan. Denbora-tarte honetan hasi ziren ugaritzen argitalpen eta manifestuak; honek, baliabide berri bat ireki zuen artistek euren iritzia adierazteko.
 
Diseinu grafikoaren konposizioarentzat interesgarriak izango ziren alderdiak hasi ziren garatzen 1930. hamarkadan zehar. Estilo grafikoaren aldaketa oso garrantzitsua izan zen, erreakzio bat erakusten baitu organizismoaren eta ornamentuzko-[[Eklektizismo|eklektizismoarekiko]] joeraren aurka. Konstruktibismoarekin, Suprematismoarekin, Neoplastizismoarekin, De Stijl-ekin eta Bauhaus mugimenduarekin lotutako estilo honek, eragin iraunkorra izan zuen XX. mendeko diseinu grafikoaren garapenean. Diseinuaren jardunarekin lotutako beste elementu garrantzitsuetako bat da forma bisualaren erabilera komunikazio-elementu gisa. Elementu hau Dada eta De Stijl-en diseinu lanetan agertu zen batez ere.
XX. mendearen bigarren hamarkadako mugimendu artistikoek eta horien eskutik zetorren asaldura politikoak, aldaketa dramatikoak eragin zituzten diseinu grafikoan. Arte bisualen adar guztietan eta diseinuan eragin zuen ikuspuntu berri bat sortu zuten Dadak, De Stijl-ek, Suprematismoak, Kubismoak, Konstruktibismoak, Futurismoak eta Bauhaus eskolak.. Mugimendu hauek guztiak dekorazio-arteen eta arte herrikoien aurka agertzen ziren, Art Nouveau mugimendua bezalaxe. Azken honek, geometriarekiko interes berriaren eraginpean, ''art déco'' aldera jo zuen. Aurrez aipatutako mugimenduak espiritu errebisionista eta berritzaile batekin agertu ziren garaiko jarduera artistikoetan. Denbora-tarte honetan hasi ziren ugaritzen argitalpen eta manifestuak; honek, baliabide berri bat ireki zuen artistek euren iritzia adierazteko.
 
Diseinu grafikoaren konposizioarentzat interesgarriak izango ziren alderdiak hasi ziren garatzen 1930. hamarkadan zehar. Estilo grafikoaren aldaketa oso garrantzitsua izan zen, erreakzio bat erakusten baitu organizismoaren eta ornamentuzko-eklektizismoarekiko joeraren aurka. Konstruktibismoarekin, Suprematismoarekin, Neoplastizismoarekin, De Stijl-ekin eta Bauhaus mugimenduarekin lotutako estilo honek, eragin iraunkorra izan zuen XX. mendeko diseinu grafikoaren garapenean. Diseinuaren jardunarekin lotutako beste elementu garrantzitsuetako bat da forma bisualaren erabilera komunikazio-elementu gisa. Elementu hau Dada eta De Stijl-en diseinu lanetan agertu zen batez ere.
 
Tipografia modernoaren sinbolo nagusia serifarik gabeko tipografia da, XIX. mende amaierako tipografia industrialetan oinarritua. Arlo honetan nabarmendu ziren bereziki, besteak beste, Eric Gill eta Edward Johnston. Bigarrena Londres hirian hain ezaguna den metroko tipografiaren sortzailea izan zen.
 
=== Diseinu-eskolak ===
Jan Tschichold-ek tipografia modernoaren hasiera erakutsi zuen 1928an, New Typography liburuan. Lan horretan erakusten zuen filosofiari uko egingo zion beranduago, faxistatzat jo zuelako. Hala ere, lanak eragin handia izaten jarraitu zuen. Herbert Bayer izan zen Bauhaus eskolako tipografia eta publizitate zuzendaria 1925 eta 1928 urteen bitartean. Tipografia eta publizitate zuzendaria izateaz gain, lanbide berriari bide eman zioten baldintzak ere sortu zituen: diseinatzaile grafikoaren ogibidea sortu zuen. [[Publizitate]] ikasgaia gehitu zuen irakaskuntza-programan. Besteak beste, publizitate bitartekoen analisia eta publizitatearen psikologia edukiak gehitu zituen honen bidez. Kontutan hartzekoa da bestalde, Diseinu Grafikoa definitu zuen lehenengoa William Addison Dwiggins tipografia izan zela 1922an.
 
Diseinu grafikoaren aitzindari izan ziren Tschichold, Herbert Bayer, László Moholy-Nagy, eta El Lisitski. Ogibidea gaur egun ulertzen dugun terminoetan finkatu zuten. Ondoren erabiliak izan diren erreprodukzio-tekniken eta estiloen aitzindariak ere izan ziren. Gaur egun ordenagailuek drastikoki aldatu dituzte erreprodukzio-sistemak, baina diseinuari eskaini zioten ikuspuntu esperimentalean inoiz baino garrantzitsuagoak izan ziren dinamismoa, esperimentazioa eta tipografiaren aukeraketa, besteak beste. Diseinatzaile hauek Bauhaus diseinu-eskolaren markoan bizi izan ziren, hau izanik egon direnen artean diseinu eskolarik handiena. Gainera, László Moholy-Nagy eta beste batzuk irakasleak izan ziren eta eskolaren programazioaren zati osatu zuten.
66 ⟶ 65 lerroa:
Egungo diseinatzaile grafikoen lanaren zati handi bat tresna digitalen bidez sortzen da. Diseinu grafikoa asko aldatu da ordenagailuen ondorioz. 1984az geroztik, lehenengo autoedizio sistemen agerpenarekin batera, ordenagailu pertsonalen erabilpenaren ondorioz, teknika analogikoak sistema digitalek ordezkatu zituzten berehala. Geroztik, ordenagailuak beharrezko gailu bihurtu dira, eta hipertestua eta web-erabilerak gehituta, komunikazio-baliabide gisa zituen funtzioak areagotu dira. Gainera, teknologia nabarmendu egin da “crowdsourcing” bezalako fenomenoen eskuetan, eta lan-modalitateetan eragiten hasi da. Aldaketa honek denboraren, mugimenduaren eta interaktibitatearen inguruan hausnartzera eraman gaitu. Hala ere, diseinuaren praktikak ez du funtsezko aldaketarik jasan. Ekoizpen-moduak aldatu eta komunikazio-kanalak hedatu diren arren, giza komunikazioa ulertzen laguntzen diguten oinarrizko kontzeptuak berdinak izaten jarraitzen dute.
 
== '''Diseinu grafikorako tresna digitalak''' ==
Azken hamarkadan zehar, editorialen produkzio prozesua guztiz aldatu da, baita papereko argitalpenerako zein argitalpen digitaletarako testu zein grafikoak ere.
 
78 ⟶ 77 lerroa:
 
=== Adobe Photoshop ===
[[Adobe Photoshop]] irudiak manipulatzeko programa salduena da mundu mailan, 100 hizkuntza baino gehiagoko eskaintzarekin. Plataforma honetan irudi digital bateko elementuak editatzeko zehaztasun handiko tresnak eskaintzen dira. Programa honek ''Adobe''ren ''Adobe Creative Suite'' izeneko paketea osatzen du, Illustrator, Indesign, Flash, Acrobat Pro eta Dreamweaver-ekin batera, beste tresna erabilgarri batzuen artean.
 
Software hau irudi-moldaketak eta muntaiak egiteko erabiltzen da batez ere, baina web-diseinuak egiteko ere asko erabiltzen da, baita aurkezpen txartelen, panfletoen eta antzerakoen diseinu grafikorako ere.
 
=== Adobe Illustrator ===
[[Adobe Illustrator]] parametro matematikoak erabilita irudi bektorial eta digitalak sortzen dituen programa da. Ez da marrazketa teknikorako gomendagarria, nahiz eta honekin lotutako lanen bat egin dezakeen. Berez, logotipo, ilustrazio, tipografia edo aurkezpen-txartelak eta antzerako dokumentu soilak sortzeko dago diseinatuta.
 
Lerro zuzenak eta kurbak trazatu, siluetak itxi eta hauek koloreztatuz sortzen ditu marrazkiak. Irudi eta testuak gehitzeko aukera ematen du, baina programa ez da funtzio hau betetzeko egokiena. Photoshop eta Illustrator-ek elkar osatzen dute, Photoshop irudiak editatu, egokitu eta efektu bereziak sortzeko programa baita. Illustrator-ek txantiloietatik abiatuta hainbat diseinu egiteko aukera ere ematen du: hala buletin, idazpuru edo web-orriak, nola DVDetako menu eta bideo-botoiak.
92 ⟶ 91 lerroa:
 
=== Adobe InDesign ===
[[Adobe InDesign]] liburu, liburuxka eta bookletak bezalako pieza editorialak maketatzeko programa da. Testu eta tipografiak modu optimoan lantzen ditu. Laneko espazioa hainbat orritan banatzen da, ondoren diseinatuko den argitalpenaren formatua simulatuz.
 
=== URL2PNG ===
100 ⟶ 99 lerroa:
Ordenagailuetako kolore-hautatzaile gisa funtzionatzen du programa honek, Microsoft Windows-en sistema eragileren bat instalatuta duten ordenagailuetan.
 
=== '''Diseinu grafikorako beste programa batzuk''' ===
Azken urteetan diseinu grafikorako programa ugari agertu dira informatikaren zabaltzea dela eta, adimendun mugikor eta tableta digitalen etorrerarekin. [[Inkscape]], [[GIMP|Gimp]] edo Pixlr bezalako programei esker, aukera interesgarriak zabaldu dira.
 
== '''Problemen adierazpen grafikoa''' ==
Grafiko bat hainbat aldagairen arteko konparaketa egiteko balio duen taula da. Grafikoek aldagaien arteko erlazioak deskribatzen dituzte. Ardatz horizontalean agertzen den aldagaiari, aldagai askea edo ''x'' aldagaia deritzo. Ardatz bertikalean agertzen den aldagaiari, menpeko aldagaia edo ''y'' aldagaia deritzo. ''Y'' aldagaia ''x'' aldagaiaren menpe agertzen da. Behin grafikoa eginda, informazioa eta ondorioak atera daitezke bertatik.
 
114 ⟶ 113 lerroa:
Grafiko bat osatzen denean korrelazio bat egon ohi da aldagaien artean. "Korrelazioa" hitza erabiltzen da bi aldagaien artean erlazio bat agertzen denean, eta "a" aldagaia hazten bada, "b" aldagaia ere haziko da, hauen artean dagoen erlazioaren ondorioz. Adibidez, drogen arazoa hazi egiten bada, indarkeria eta narkotrafikoa ere haziko dira. Hori da korrelazioa, hiru aldagaiak arazo berdinak lotzen baititu.
 
=== '''Adierazpen grafikoak matematikan''' ===
Frakzio baliokideak identifikatu eta eskuratzeko adierazpen grafiko eta zenbaki zuzenak erabil daitezke, hauetan bi frakzio edo gehiagoren arteko baliokidetasuna erakutsi baitaiteke. Problema matematikoak agertzen direnean, oso erabilgarriak izan ohi dira grafikoak, aldagai ezberdinak konparatu eta hauen arteko ezberdintasunak egiaztatu daitezkeelako, problema matematikoak ebatziz.
 
== '''Jarduera profesionala eta gaitasunak''' ==
Diseinatzeko gaitasuna ez da berezkoa izaten, praktika eta hausnarketaren bidez lortzen da. Hala ere, ahalmen bat izaten jarraitzen du, potentzian aurkitzen den zerbait. Hori leherrarazteko beharrezkoa da etengabeko hezkuntza eta praktika, oso zaila baita intuizioaren bidez lantzea. Sormena, berrikuntza eta zeharkako pentsamendua dira diseinatzaile grafikoaren lan-jarduerarako gakoak. Sormena diseinuari dagokionean, aurrez ezarritako erreferentzia-markoen barruan mugitzen da, baina landu daitekeen gaitasun bat da, ustez konponbiderik ez duten arazoen aurrean konponbideak aurkitzeko. Honen emaitza dira maila eta kalitate handiko diseinu-lanak. Sortzea diseinu prozesuaren nukleoa da baina sormena bera ez da diseinatzea. Hau horrela izanda ere, sormena ez da bereziki diseinu grafikoari dagokion gaitasuna, ezta beste edozein ogibideri ere. Aldi berean, guztiz beharrezkoa da diseinu-jarduera bat aurrera eramateko.