Euskotar (hitza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Euskaldun orrialdera berbideratzen
 
Urtar (eztabaida | ekarpenak)
«Euskaldun» orrira zeraman birbideratzea ezabatu da
Etiketa: Birbideratzea ezabatu da
1. lerroa:
'''Euskotar''' hitza [[Sabindarren euskara garbia|aranismo]] bat da, [[Euskadi (terminoaren historia)|Euskadiko]] herritarrak edo Euskadiri dagokiona izendatzen duena. Hitz elkartuetan, ''euskotar'' ordez, lehen osagai gisa '''eusko''' erabiltzen da.
#BIRZUZENDU [[Euskaldun]]
 
== Sorrera ==
[[Sabin Arana]]k ''eusko'' hitza asmatu zuen 1887ean. 1901ean ''euzko'' grafia proposatu zuen, izen etniko bezala, euskal [[gens]] edo [[familia]] izendatzeko. ''Eusko'' hitza ''[[euskaldun]]'' hitzarekin ez nahasteko sortu zuen, eta [[euskara]]ren ordez, euskal [[arraza]] edo abenda du oinarri:
{{aipu|Euren sengijak euzkeldunak dira, euzko-odolaren tantae bat bez euren zanetan euki barik.|Arana ta Goiri'taŕ Sabin}}
{{aipu|Aberrijaren bijotzarentzat euzkerea eztakijan euzkotar bakotxa da arantza bat; abertzalia eztan euzkeldun euzkotar bakotxa da arantza bi.|Arana ta Goiri'taŕ Sabin}}
Hala ere, Sabino Aranaren arabera, ''euzko'' hitza ''euzkera''tik omen dator (''euzko-era''). ''Euzkadi'' eta ''euzko'' hitzak estuki loturik daude etimologikoki.
 
== Erabilera ==
''Euzkotar'' hitza, eta batez ere ''euzko'' osagaia, 1900-1936. urteen artean zabaldu ziren euskaraz. Beranduago, [[euskara batua]]z ''euskotar'' eta ''eusko'' grafiak hobetsi ziren, nahiz eta [[jeltzale]] batzuk oraindik ''euzkotar'' eta ''euzko'' erabili. Dena den, gaur egun hitz hauek oso erabilera mugatua dute euskaraz: XX. mendeko erakunde batzuetan eta batez ere [[Eusko Jaurlaritza]] edo [[Euzko Alderdi Jeltzale]]arekin loturik agertzen dira ([[Euskotren]], [[Eusko label]], [[Eusko Alkartasuna]]). ''Euskotar'' eta ''eusko''ren ordez, ''[[Euskal herritar]]'' eta ''[[euskal]]'' hitzak nagusitu dira.
 
===Izen fosil batzuk eta sortze data===
*1895. [[Euzko Alderdi Jeltzalea]].
*1902. [[Eusko Abendaren Ereserkia]].
*1904. [[Euzko Gaztedi]].
*1909. [[Eusko Alderdi Abertzale Errepublikanoa]].
*1911. [[Eusko Langileen Alkartasuna]].
*1916. [[Euzko Deya]].
*1916. [[Eusko Elkarte Abertzalea]].
*1918. [[Eusko Ikaskuntza]].
*1930. [[Eusko Abertzale Ekintza]].
*1932. [[Eusko Ikastola Batza]].
*1933. [[Tierra Vasca-Eusko Lurra (egunkaria)|Eusko Lurra]].
*1936. [[Eusko Gudarostea|Euzko Gudarostea]].
*1936. [[Eusko Jaurlaritza]].
*1936. [[Eusko Itsas Gudarostea]].
*1967. [[Eusko Abertzale Laguntza]].
*1975. [[Eusko Sozialistak]].
*1979. [[Eusko Legebiltzarra]].
*1982. [[Euskotren]].
*1986. [[Eusko Alkartasuna]].
*1989. [[Eusko Label]].