Arbroatheko Aldarrikapena: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
'''Arbroatheko Aldarrikapena''' [[Eskoziako Erresuma]]ren [[independentzia aldarrikapen]] bat izan zen, [[Arbroath]]en [[1320|1320ko]] [[apirilaren 6]]ean 51 jauntxok sinatutakoa. Aldarrikapen hori [[Joan XXII.a]] [[aita santu]]ari igorritako eskutitz batean adierazi zen, eta bertan eskatu zioten eskoziar herria zein [[Roberto I.a Eskoziakoa|Roberto I.a]]k eskoziar lurraldearen gain zuen subiranotasuna aintzat har zitzan.
 
Testua, [[latin]]<nowiki/>ez idatzia, Eskoziako agiri ospetsuena da, eta askok eskoziar nazioaren sorrera agiritzat dauka.<ref name=":4" >Wars of Independence: The Declaration of Arbroath. ''BBC''</ref> Historiaren aldetik, garrantzi handiko agiritzat jotzen da, gerora Eskoziako Pizkundeko erreformaren garaiko [[Presbiterianismo|''covenanter'' mugimendua]]<nowiki/>ren ideologian eta Estatu Batuetako independentzia mugimendu eta testuetan izandako eraginagatik.
 
== Testuingurua ==
Ingelesak eskoziarren kontra borrokan ziren, ingelesen erregeak herrialde horren gaineko nagusitza bilatzen zuen, eta eskoziarrek kolokan ikusten zuten beren independentzia, [[Ingalaterrako Eduardo II.a]]ren erasoarengatik. [[Plantagenet]] leinuko errege ingelesak, baina, ez zuen gerrarako dohain berezirik erakutsi, eta amarru politiko bat bilatu zuen: aita santuaren babesa. Une horretan, [[Joan XXII.a]] aita santuak [[Europa]]<nowiki/>ko errege guztien kristau batasuna bilatzen zuen, musulmanen kontrako [[Gurutzadak|Gurutzada]] aldarrikatzeko. Eskoziarrei zurrumurrua heldu zitzaien Eduardo II.ak aita santuari haiei buruzko irudi iluna helarazi ziola, eta haien arteko gerren errudun egin zituela;<ref name=":0">Oliver, Neil. 2009, 148-149. or.</ref> izan ere, ordurako Roberto de Bruce, bere ordezkariak, eta eskoziar apezpikuak eskumikatuta zeuden.<ref group="oh">Ingeles apaiz orori egunero hiru meza egin eta horietan eskoziar erregearen izena madarikatzeko agindua ere eman zitzaion; ikus Oliver Neil, 2009, 149. or.</ref>
 
 
== Agiria ==