La Sociedad Patriótica de San Sebastián: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
tNo edit summary
2. lerroa:
'''La Sociedad Patriótica de San Sebastián''' [[Donostiako historia|Donostiako]] elite liberalen elkarte bat izan zen, Tertulia Constitucional La Balandra ere deitua, eta 1820an [[Jose Maria Collado]]k sortu zuen. Bertan bildu ziren orduko eta XIX. mendeko Donostiako familia aberatsetako kideak. Elkarte horretan ziren eta haien ondorengo kideen artean zeuden [[Rafael Etxague Bermingham|Etxague jenerala]], [[Fermin Lasala Urbieta|Fermin Lasala]], [[Eustasio Amilibia]], [[Joaquín Kalbeton|Joaquin Calbetón]], Brunet anaiak, [[Anton Luzuriaga]], [[Elias Legarda]], [[Joaquin Ferrer]], eta abar.<ref name=":0">{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera|hizkuntza=en|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1961/015/002/2018-08-26/donostiako_kale_izendegia_gora_eta_izendegia_behera.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-12-22}}</ref>
 
Elkartea 1820ko [[Hirurteko Liberala]]ren epelean sortu zen, Donostian harrera onekoa.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Los Cien Mil Hijos de San Luis — Museo Zumalakarregi|url=http://www.zumalakarregimuseoa.eus/es/actividades/investigacion-y-documentacion/los-cien-mil-hijos-de-san-luis|aldizkaria=www.zumalakarregimuseoa.eus|sartze-data=2018-12-22}}</ref> Aldi berean, egunkari bat sortu zuten: ''[[El Liberal Guipuzcoano]]''. Berehala erabaki talde garrantzitsua bihurtu zen, Donostiako negozioak eta politika zuzenduz. Alde horretatik, 1820an, Donostiako Plaza Berria [[Konstituzio plaza|Konstituzio Plaza]] izendatu zuten, udalaren erabakirik gabe. Era berean, 1919an, bost mendean Puyuelo deitu ondoren, kaleariDonostiako kale garrantzitsu horri Fermin Calbetón jarri zioten ([[Joaquín Kalbeton|Joaquín Calbetón]]en semea).<ref name=":0" />
 
Elkarteak ezaugarri zituen printzipio liberalen defentsa, foruen herra eta espainiarzaletasuna, [[Josu Tellabide]] Donostiako etnologoaren arabera. Alde horretatik, 1840an, Donostia Nafarroan sartzea eskatu zioten Madrilgo gobernuari, Gipuzkoa foruzalea baitzen, eta Nafarroak uko egin baitzioten.<ref name=":0" />