Europar Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
978-1-4039-9846-0.
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
117. lerroa:
 
Hala ere, Europako estatu eta herrien arteko batasuna bilatzeko benetako urratsak [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitu ostean sortu ziren. [[Winston Churchill]]ek ''Europako Estatu Batuak'' sortzea proposatu zuen. [[1949]]an [[Europako Kontseilua]] sortu zen, estatuz gaindiko lehen erakunde europarra.
 
=== Bakea altzairu eta ikatzetik (1945–1957) ===
 
* [[1950]]eko [[maiatzaren 9]]an [[Robert Schuman]]ek Europako Batasunaren aldeko [[Schuman Adierazpena]] egin zuen.
* [[1951]]ko [[apirilaren 18]]an [[Parisko Ituna]] sartu zen indarrean. Itun horrekin [[Belgika]], [[Frantzia]], [[Alemania]] (Mendebaldekoa), [[Italia]], [[Luxenburgo]] eta [[Herbehereak|Herbehereek]] [[Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa|Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa]] sortu zuten. [[Bigarren Mundu Gerra|II. Mundu Gerrako]] sarraskien ondoren Europako herrialdeen arteko lankidetza bultzatu nahi zen. Horrela, etorkizunean balizko gerrak saihestuko ziren.
 
=== Hiru Erkidegoak (1958-1972) ===
 
* [[1957]]ko [[martxoaren 25]]ean [[Erromako Ituna (1957)|Erromako Ituna]] sinatu zuten Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoko herrialdeek, [[Europako Ekonomia Erkidegoa]] eta [[Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa|EURATOM]] Europako Energia Atomikorako Erkidegoa sortuz. Lehenengoaren helburua barne merkatua bateratzea zen, eta EURATOMen helburua, aldiz, energia nuklearraren inguruko merkatu bateratua sortzea zen.
* [[1968]]ko [[uztailaren 1]]ean EEEko herrialdeen arteko aduana zergak ezabatu ziren.
 
=== Europar Erkidegoak (1973-1993) ===
[[Fitxategi:Expansion of the European Communities 1973-1992.png|thumb|300px|Erkidegoen handitzea ([[1973]]-[[1992]])<br />Berdez sortzaileak eta urdinez kide berriak.]]
 
* [[1973]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Danimarka]], [[Irlanda]] eta [[Erresuma Batua]] komunitatean sartu ziren, guztira 12 estatu batuz.
* [[1975]]ean Europako Eskualde Garapenerako Funtsa sortu zen. Bere helburua garapen ekonomiko handiagoa duten eskualde eta herrialdeek gainerako herrialdeei laguntza ematea zen, horrela Europako herrialde guztiak garapen maila antzekoa lortzeko.
* [[1979]]ko ekainean [[Europako Parlamentua]] aukeratzeko lehen hauteskundeak egin ziren sufragio unibertsal zuzenez.
* [[1981]]eko [[urtarrilaren 1]]ean [[Grezia]] sartu zen.
* [[1985]]eko [[urtarrilaren 1]]ean [[Groenlandia]] atera zen, [[Danimarka]]ko agindua gaindituz.
* [[1986]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Portugal]] eta [[Espainia]] kide bilakatu ziren, guztira 15 estatu batuz.
** [[Maiatzaren 26]]an [[Europako bandera]] urdin eta izarduna onetsi zuen.
* [[1987]]ko [[uztailaren 1]]ean [[Europako Agiri Bakuna|Europako Akta Bakarra]] indarrean sartu zen.
* [[1990]]eko [[urriaren 3]]an [[Alemania]]ko ekialdeko zatia ere (aurretik erregimen komunistaren menpe zegoena) sartu zen erkidegoan.
 
=== Europar Batasuna ===
[[Fitxategi:Expansion of the European Union 1995-2007.png|thumb|300px|Batasunaren handitzea ([[1993]]-orain)<br />Berdez Maastricht aurrekoak, urdinez kide berriak.]]
 
* [[1993]]ko [[azaroaren 1]]ean [[Maastrichteko Ituna|Maastricht-eko Ituna]] indarrean sartu zen, erkidegoak "Europar Batasuna" izena hartu zuen. Ordutik aurrera Batasunak eragin ekonomikoa ez ezik, politikoa ere hartu zuen.
* [[1995]]eko [[urtarrilaren 1]]ean [[Austria]], [[Finlandia]] eta [[Suedia]] erkidegoan sartu ziren, guztira 18 estatu batuz.
* [[2000]]ko martxoan [[Lisboako estrategia]] jarri zen indarrean. Europako ekonomia modernizatzea eta munduko potentzien lehiakide bihurtzea zituen helburu
* [[2002]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Euro]]a ezarri zuten Batasuneko 12 estatuko diru ofizialtzat.
* [[2004]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Zipre]], [[Txekia]], [[Estonia]], [[Hungaria]], [[Letonia]], [[Lituania]], [[Malta]], [[Polonia]], [[Eslovakia]] eta [[Eslovenia]] Europako Batasunean sartu ziren.
* [[2004]]ko [[urriaren 29]]an [[Europako Konstituzioa]] ezartzeko ituna sinatu zen [[Erroma]]n. Itun hau onartzeko herrialde batzuek erreferendumak egitea erabaki zuten. [[Espainia]]n egin zen lehen erreferenduma eta bertan parte hartze txikia izan arren (%43koa), %77ak baiezkoa eman zion. Hala ere, Konstituzio proiektua bertan behera gelditu zen [[maiatzaren 29]]an eta [[ekainaren 1]]ean [[Frantzia]]ko eta [[Herbehereak|Herbeheretako]] hautesleek ezekoa eman ondoren.
* [[2007]]ko [[urtarrilaren 1]]ean [[Bulgaria]] eta [[Errumania]] kide bihurtu ziren.
* [[2007]]ko ekainean Europar Kontseiluak Konstituzio proiektuaren porrotaren ondoren Erreformarako Ituna adosteko lanak hasi zituen. Itun hau [[2007]]ko [[abenduaren 13]]an sinatu zen [[Lisboa]]n. Berrespenak estatu kideetako parlamentuek egingo dituztela espero da, [[Irlanda]]n izan ezik. Izan ere, Irlandako konstituzioak nazioarteko itun guztiak erreferendum bidez onartu behar direla adierazten du. Aurreikuspenak betetzen badira, Itun hau [[2009]]ko [[urtarrilaren 1]]ean sartuko da indarrean.
*[[2014|2014ko]] [[Urtarrilaren 1|urtarrilaren 1ean]], [[Kroazia]]Batasunean sartu zen, gaur egungo 29 estatuak osatuz.
* [[2014]]ko [[urriaren 1]]ean, EBtik ateratzeak ez ziokeela atsekaberik eragingo esan zuen Cameronek. Europar Batasunean aldaketak egitea beharrezkoa zela eta [[Erresuma Batua]]k horren baitan posizio berria izan behar zuela azpimarratu zuen lehen ministro britainiarrak<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2597194/europar-batasuna--ateratzeak-ez-lioke-penarik-eragingo-cameroni/ «EBtik ateratzeak ez liokeela atsekaberik eragingo esan du Cameronek»], ''EiTB'', 2014-10-01</ref>.
*[[2014]]ko [[urriaren 21]]ean jakin zenez, [[Zipre]]ko Errepublikak blokeatu egingo zituen [[Turkia]]k Europako Batasunera elkartzeko egindako prozedurak. Turkiak ontzi bat bidali zuen Zipren gasa bilatzeko, eta [[Nikosia]]k protestan hartu zuen erabakia<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001955/019/004/2014-10-22/ziprek_blokeatu_egingo_du_turkia_ebra_batzea.htm «Ziprek blokeatu egingo du Turkia EBra batzea»], ''Berria'', 2014-10-22</ref>.
*[[2016|2017ko]] [[Martxoaren 29|martxoaren 29an]], [[Theresa May]], [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] [[Lehen ministro|lehen ministroa]], [[Maastrichteko Ituna|Maastrichteko Itunaren]] 50. artikulua iragarri zuen, [[Erresuma Batua Europar Batasunean egoteari buruzko galdeketa|Erresuma Batua Europar Batasunean egoteari buruzko galdeketan]] oinarrituz. Dena ondo badoa, [[2019|2019ko]] [[Martxoaren 29|martxoaren 29an]]Erresuma Batua ez da Batasunean egongo
 
== Helburuak (1992)==