Nafarroa Beherea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Mapa bektoriala
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
107. lerroa:
=== Frantziako Iraultza ===
[[File:Polverel Tableau Navarre.png|thumb|upright|''Tableau de la Constitution du Royaume de Navarre...'', [[Étienne Polverel]] Nafarroako sindikoak Parisen defendatua (1789)]]
[[XVIII. mendea]]n guztiz pobretu zen Nafarroa Beherea, eta merkataritza-hiriek gainbehera egin zuten.{{Erref behar|data=}} [[1785]]ean Frantziako eta Espainiako erregeek [[Elizondo]]n sinatu zuten hitzarmenaren arabera, zatiturik geratu ziren PirinioaldekoPirinio aldeko nafar lurralde batzuk: [[Ondarrola]], Garaziko [[Arnegi]]-[[Luzaide]]; [[Aldude]]-[[Kintoa]], [[Baztan]]-[[Baigorri]] eta [[Irati]], besteak beste.
 
[[1788]]an, [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.ak]] indarrik gabe utzi zuen Nafarroako Parlamentua; [[1789]]ko ekainean bildu ziren azkenekoz Nafarroako estatuak. [[Nafarroa Behereko Gorteak|Nafarroako Estatuetako]] ordezkariak [[Paris]]a joan zirelarik, Frantziako Biltzar Konstituziogilea eratua zen jada (1789ko ekainaren 17a); hiru aste geroago, Paris erregearen aurka [[Frantziako Iraultza|matxinatu]] zen. [[1789]]ko [[abuztuaren 4]]an, hirugarren estatuko ordezkariek Frantziako Koroaren peko gizarte-maila guztietarako eta lurralde guztietarako legeak egin zituen. 1789ko urriaren 12tik aurrera, [[Luis XVI.a Frantziakoa|Luis XVI.ak]] Frantziako"frantsesen errege" titulua hartu zuen, etaordu ezarteko Frantziakoa eta NafarroakoaNafarroakoaren ordez. [[1789]]ko abenduaren 30ean onartu zuten ordezkari nafarrek Frantziako ordenamendu berria,{{Erref behar}} eta 1790eko abenduan geratu zen Nafarroa Beherea ''BasesBasses Pyrénées'' (''Pirinio Behereak'') izeneko departamenduaren barnean, [[Lapurdi]] eta [[Zuberoa]] euskal herrialdeekin eta [[Bearno]]rekin batera. [[Apaiz]]ek eta aitonen semeek, ordea, ez zituzten lege berriak onartu, eta iraultzaren kontra jokatu zuten, foruen alde eginda.
 
[[KonbentzioKonbentzioaren Gerra Euskal Herrian|Konbentzio Gerran]]n (1793-1794), 1.800 baxenabartarrek hartu zuten parte ''Chasseurs Basques'' (''euskal ehiztariak'') izeneko gudarostean. [[Napoleon Bonaparte|Napoleonen]] garaian (1799-1815), egoera politikoa ez zen aldatu funtsean, baina gerra-giroak (1813-1814) ez zuen onik ekarri [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]]. [[1815]]ean, berriro ezarri zen Frantziako erregetza, baina Nafarroako erresuma ez zen berriz eratu. Aitzitik, 1827an Frantziako estatuak beretzat hartu zituen herri-lurrak eta mendialdeak, eta, harrezkero, Nafarroa Behereak ez zuen esku izan Frantziako politikan, errepublikaren beste herrialdeekin parekatuta geratu baitzen.
 
=== Aro garaikidea ===