Hezkuntzaren soziologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Amerikako Estatu Batuetako +Ameriketako Estatu Batuetako)
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{soziologia aurkibidea}}
 
[[Irudi:St-Dunstans-College.JPG|220px|right|thumb|Erresuma Batuko St Dunstan eskola.]]
[[Irudi:ZambianSchool3.JPG|220px|right|thumb|Zambiako landa eskola.]]
 
'''Hezkuntzaren soziologia''' [[hezkuntza]]ren [[gizarte]] dimentsioa aztertzen duen [[soziologia]]ren arloa da, horretarako soziologiaren kontzeptu, eredu eta teoriak erabiliz. Zehazkiago, hezkuntzaren soziologiaren ikergai garrantzitsuenetako bat eskolaratze publikoaren eta gizarte moderno industrialaren arteko hartu-emana izan da, eta baita helduen irakaskuntzaren nahiz etenik gabeko formazioaren hedapena<ref name="Dictionary">Gordon Marshall (ed.) ''A Dictionary of Sociology'' (Artikulua: Sociology of Education), Oxford University Press, 1998</ref>.
 
9 ⟶ 10 lerroa:
[[Soziologia]]ren lehen egileek ([[Emile Durkheim]] edo [[Max Weber]], batez ere) arreta berezia eskainiko diote, euren kontzepzioetan, hezkuntzaren aferari. Durkheimen hitzetan, horrela,
 
{{esaera2esaera|Eskolako bizitza gizarte bizizaren hazia denez, azken hau aurrekoaren jarraipena eta loratzea den bezala, ezinezkoa da bata zein bestearen funtzionamenduaren oinarrizko prezedimenduak bata zein bestean aurkitzea. Ondorio zuzena dirudi, hortaz, soziologiak, gizarte erakundeen zientziak, erakunde pedagogikoak direna edo izan beharko luketena ulertzen laguntzen gaituela.|Emile Durkheim (1922): ''Éducation et sociologie'', 113.}}
 
Aurretik ere egile batzuek hezkuntzaren [[gizarte]] funtzioa aztertu bazuten ere ([[Claude Saint-Simon]], [[Auguste Comte]], [[Karl Marx]], etab.) hezkuntzare soziologia, soziologiaren alor edo diziplina autonomo gisa, bigarren modernitatean garatu zen. Hau da, [[Bigarren Mundu Gerra]] eta gero, herrialde [[kapitalista]] industrializatuek euren hezkuntza sistemak berregin zituztenean.