Sultans of Swing: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
12. lerroa:
}}
 
'''"Sultans of Swing"''' [[Dire Straits]] [[Britainiar]] rock taldearen [[abesti]] bat da, taldearen izen bera duen lehenengo diskoan argitaratua. [[Mark Knopfler]]<nowiki/>rek idatzi eta konposatu zuen. Lehenengo aldiz 1978an kaleratua izan arren, 1979an berriz argitaratu zenean egin zen ospetsu [[Erresuma Batua|Erresuma Batuan]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan.]]
 
Abestia 1977ko uztailean grabatu zen North London-go [[Pathway Studios]]-en eta [[Radio London]]-en errotazioan jarri ondoren, azkar hasi zen ezagun egiten. Bere ospea laster iritsi zen disketzetako exekutiboen belarrietara eta [[Phonogram Records]] etxeak kontratu bat eskeini zien. Abestia berriro grabatu zuten 1978ko otsailean [[Basing Street Studios]]-en, taldearen lehenengo diskorako''.'' Disketxeak rock soinu gogorrago bat bnahi zuen irratirako eta ondorioz beste bertsio bat grabatu zen Pathway Studios-en 1978ko apirilean eta single bezala argitaratua izan zen zenbait herrialdetan, tartean Erresuba Batua eta Alemania.