Onddo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
22. lerroa:
 
Mundu osoan barrena bizi dira, baina gehienak ikusezinak dira giza begiarentzako. Zoruan bizi dira, [[materia organiko]] hilean eta landare, animalia zein beste onddo batzuen [[sinbiosi|sinbionte]] gisa. Funtseko lana betetzen dute [[ekosistema|ekosistemen]] funtzionamenduan, materia hila deskonposatzen baitute eta elikagaien zikloan eta trukean ezinbestekoak baitira. Zenbait onddok ikusgarriak diren fruitu-gorputzak ekoizten dituzte, bai perretxiko eran bai lizun eran. Onddo-espezie asko elikaduran erabili izan dira, bai zuzenean bai beste prozesu batzuetan, hala nola [[ardo]]a edo [[garagardo]]a bezalako produktuen [[hartzidura]]n. Berriagoak dira beste erabilera batzuk: medikuntzan [[bakterio-kontrako|antibiotikoak]] ekoizteko erabiltzen dira, eta [[garbikari]]etan edo erabilera industrialetan garrantzitsuak diren [[entzima]]k (zelulasak, pektinasak, proteasak...) ekoizteko ere baliatu dira. Zenbait onddok animalientzako toxikoak diren [[konposatu bioaktibo]]ak sortzen dituzte, esaterako [[alkaloide]]ak. Konposatu hauei [[mikotoxina]] deritze. Hainbat onddo aisialdirako [[droga]] gisa erabiltzen dira, eta beste batzuk zeremonia tradizionaletan erabiltzen dira konposatu [[psikotropiko]] modura. Onddo batzuk gizakiarentzako [[patogeno]]ak dira, eta onddoek uztetan sortutako kalteek arriskuan jar dezakete tokiko ekonomien elikagai-hornidura.
 
Onddoen erresumaren barruan sailkatzen diren izakiek dibertsitate oso handia dute, bai ekologiaren aldetik, bizi-zikloaren ikuspegitik edo morfologiaren aldetik: [[Chytridiomycota]] onddo zelulabakar urtarretatik [[perretxiko]] handietara. Hala ere, oso gutxi ezagutzen da Fungi erresumaren biodibertsitate errealaren inguruan. Estimazio batzuen arabera 2,2 eta 3,8 milioi espezie artean egon litezke<ref>{{Erreferentzia|izena=Robert|abizena=Lücking|izenburua=Fungal Diversity Revisited: 2.2 to 3.8 Million Species|orrialdeak=79–95|hizkuntza=en|abizena2=Hawksworth|izena2=David L.|data=2017-10-01|url=http://www.asmscience.org/content/book/10.1128/9781555819583.chap4|aldizkaria=The Fungal Kingdom|doi=10.1128/microbiolspec.FUNK-0052-2016|sartze-data=2018-12-19}}</ref>. Horietatik, 120.000 inguru deskribatu dira, badakigu 8.000 espezie landareentzat txarrak direla eta 300 gizakien [[patogeno]] direnak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Stop neglecting fungi|orrialdeak=17120|hizkuntza=en|data=2017-08|url=https://www.nature.com/articles/nmicrobiol2017120|aldizkaria=Nature Microbiology|alea=8|zenbakia=2|issn=2058-5276|doi=10.1038/nmicrobiol.2017.120|sartze-data=2018-12-19}}</ref>. [[Lineo]], [[Christian Hendrik Persoon]] eta [[Elias Magunus Fries]]en lan aitzindariaren ondoren, onddoak euren morfologiaren arabera sailkatu izan dira, batez ere esporen kolorea eta hainbat ezaugarri mikroskopiko, hala nola euren fisiologiaren arabera. [[Genetika molekular]]rean egondako aurrerapenei esker, [[DNA]] analisia gehitu da [[taxonomia]]ra, eta hainbat taldekatze historiko kolokan geratu dira. Azken hamarkadan Fungi erreinuaren inguruan argitaratu diren [[filogenia]] ezberdinek guztiz eraldatu dute sailkapena: orain azpierreinu bat, zazpi filum eta hamar subfilum proposatzen dira.
 
== Etimologia eta definizioa ==