Makroekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
12. lerroa:
 
==== Keynesen formula ====
 
* [[Kontsumo‐gastua]] (K): [[Kontsumitzaile|kontsumitzaileen]] edo etxeko ekonomien (familien) [[Erosketa (argipena)|erosketak]] dira. [[Herrialde]] aurreratuetan, kontsumo‐gastua izan ohi da [[Barne produktu gordin|BPG]]-aren osagairik handiena (gastu osoaren % 75 inguru hartu ohi du).
* [[Inbertsio‐gastua]] (I): [[Enpresa pribatu|enpresa pribatuen]] erosketak dira. Erosketa horien helburua ekoizteko bitartekoak edo baliabideak eskuratzea izaten da (adibidez, makinak erostea). Inbertsioa, izan ere, kapital‐[[ondasun]]<nowiki/>etan egindako [[gastu]] oro da.
* [[Gastu publiko|Gastu publikoa]] (G): [[administrazio publiko]] guztien erosketak dira ([[gobernu]] zentrala,  autonomikoa, [[Diputazio|diputazioak]] eta [[Udaletxe|udaletxeak]]). Hemen biltzen dira [[Estatu|Estatuak]] erositako  ondasun guztiak (kontsumo‐ eta kapital‐ondasunak), eta baita langile publiko guztien soldatak ere (Estatuak ordaintzen dizkienak horien lan‐zerbitzuaren truke).
* [[Esportazio garbiak]] (XN): Herrialde gehienek [[Ekonomia ireki|ekonomia irekia]] dute: beste herrialde batzuekin  ondasunak eta zerbitzuak salerosten dituzte, hots, esportazioak (X) eta inportazioak (N)  egiten dituzte. Horrela izanik, esportazio garbia (XN) esportazioen eta inportazioen arteko  aldea da (hots, esportazioak ken inportazioak: XN = X - N).
 
[Api-error permisson denied, ez dit uzten argazki bat igotzen nire ordenagailutik]
 
=== Datu makroekonomikoak ===