Lionel Messi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 90.163.56.200 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
8. lerroa:
== Bizitza ==
 
Messik 5 urterekin hasi zuen bere futbol-ibilbidea, bere auzoko Grandoli futbol taldean, non bere aita entrenatzailea zen. Bi urte geroago Newell's Old Boysen bertan aritu zen 2000ra arte. Bere entrenatzaile Enrique Domínguezek txikitatik jokaldi harrigarriak egiten zituela esaten zuen, “bakarrik Maradonak egin litzakeenak".
 
11 urte zituenean [[River Plate]] talde ospetsuak ez zuen onartu jokalari bezala hormonetan problemak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, hain zuzen, 900 dolar hilero 3 urtean zehar. Lehenengo urte eta erdian bere aitaren enpresak laguntza eman zion familiari, baina geroago arazo ekonomikoak egon ziren. Orduan Kataluniara joatea erabaki zuen.
<br />
 
Mutikoak hamahiru urte zituenean Bartzelonako futbol taldera joan zen probak egitera. Carles Rexach zen garai arteko entrenatzailea. Proba horiek 15 egunetakoak ziren, baina Carles Rexachek lehenengo entrenamendua ikusi eta jokalari hori fitxatu egin behar zela esan zuen, eta horrela izan zen. Bartzelonak Leo Messiri bere lehenengo kontratu profesionala eskaini zion eta gainera bere tratamendu pertsonala ordainduko ziola agindu zuen.
 
Bartzelonara heldu zenetik aurrerapen handia izan zuen (Infantil A, Cadete B, Cadete A, Juvenil A, Barça C, Barça B eta maila absolutura), baina kosta zitzaion kategoria horietara iristea. Hamahiru urterekin iritsi zenean, paperak ez zituen eta horregatik ezin izan zuen denboraldi hasieran partidarik jokatu. Behin paperak izanda, joka zezakeen, baina hasi eta gutxira min hartu zuen. Haur-kategoria mailatik lehenengo taldera denbora oso azkarrean heldu zen eta 16 urte zituenean Bartzelonako lehen taldearekin debutatu zuen Fútbol Club Oporto-ren aurkako partiduan, José Mourinho bertako entrenatzailea izanik. Geroago LFP ligan debuta egin zuen, Real Club Deportivo Españolen aurka, Kataluniako derbi ospetsuan, Bartzelonak 0-1 irabaziz. Debut horretan Messi markak hausten hasi zen, [[Bartzelona Futbol Kluba|Futbol Club Barcelona]]-ko jokalari gazteena izan zelako debuta egiten ligan (16 urte).
 
== Taldeak ==