Onddo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
51. lerroa:
 
== Ekologia ==
Harrigarria da onddoek duten sinpletasun morfologikoa eta [[ekosistema|ekosistemetan]] betetzen dituzten eginkizunen ugaritasuna eta garrantzia. Aberastasun funtzional horren gakoa [[karbono]] organikoa bereganatzeko garatu dituzten estrategietan datza. Onddoen funtzio aipagarrienak hauek dira: [[sinbiosi]]etan parte hartzea, [[materia organiko]]aren mineralizazioan eta deskonposizioan eragile nagusietarikoa izatea, lurraren eraketa eta atxikipena erraztea eta elikagai-iturri izatea.Karbonoa lortzeko, onddoek lau bide garatu dituzte<ref name="ZT" />.
Askotan ikusezinak badira ere, onddoak [[Lurra|Lurreko]] edozein ingurunetan bizi dira eta betebehar garrantzitsua daukate [[ekosistema]] askotan. Bakterioekin batera, ekosistema lurtar gehienetako eta urtar batzuetako organismo [[deskonposatzaile]] nagusiak dira eta, beraz, funtsezko lana egiten dute [[ziklo biogeokimiko]]etan eta [[bazka sare|elikasareetan]]. Ezinbestekoak dira [[kate trofiko|elikagaien zikloetan]], bereziki [[saprobio]] eta [[sinbiosi|sinbionte]] gisa betetzen duten paperagatik. [[Materia organiko]]a deskonposatu eta [[konposatu inorganiko|molekula inorganikoak]] sortzen dituzte, molekulok berriro landareen edo beste organismo batzuen bide [[metabolismo|metabolikoetan]] sartzea erraztuz<ref name="Lindahl">Lindahl BD, Ihrmark K, Boberg J, Trumbore SE, Högberg P, Stenlid J, Finlay RD (2007). "Spatial separation of litter decomposition and mycorrhizal nitrogen uptake in a boreal forest" ''New Phytol.'' '''173''': 611-620</ref><ref name="Barea">Barea JM, Pozo MJ, Azcón R, Azcón-Aguilar (2005). "Microbial co-operation in the rhizosphere" ''J. Exp. Bot.'' '''56''': 1.761-1.778</ref>.
 
=== Saprobioak ===
Onddo [[saprobio]]ak edo deskonposatzaileak materia organiko hilaz baliatzen dira, hau da, kontsumitzaileen eta ekoizleen gorputz hilez eta hondakin-produktuez. Landareek [[fotosintesi|sintetizaturiko materia organikoaren]] % 95 inguru kontsumitu gabe gelditzen da lurzoruko landare-materia gisa, gorputz hilekin eta maila guztietako iraizketa-produktuekin batera. Kontuan hartu behar da materia organiko guztia ez dela baliokidea. Horregatik, espezializazio-maila altua dute, eta onddo-espezie bakoitzak [[entzima]] degradatzaile zehatzak izaten ditu<ref name="ZT" />.
 
Hori dela eta, onddo deskonposatzaileen taldearen barruan eta ustiatzen duten materia organiko motaren arabera, azpitalde hauek bereizten dira: zuraz baliatzen dena saprobio lignikola edo lignozelulolitikoa da, eta ''[[Fomitopsis]]'', ''[[Phanerochaete]]'' eta ''[[Trametes]]'' generoetako espezieak, horien antzeko poliporaleak eta ''[[Pluteus]]'' eta ''[[Oudemansiella]]'' generoetako agarikaleak sartzen dira; beste talde garrantzitsua saprobio humikolek osatzen dute, eta ''[[Collybia]]'', ''[[Mycena]]'' eta ''[[Clitocybe]]'' generoak eta antzeko beste asko sartzen dira, zeinak [[orbel]]a deskonposatzen duten. Beste batzuek, berriz, [[gorotz]]ak edo iraizketa-produktuak erabili ohi dituzte, ''[[Panaeolus]]''ek, kasu, eta koprofilo deritze<ref name="ZT" />.
 
=== Bizkarroiak ===
Bigarren taldeko onddoek beste bizidunak, hots, ostalariak, ekoizten duena bereganatzen dute, eta ostalariari galerak edo heriotza eragin diezazkiokete. [[Bizkarroi]]ak edo [[patogeno]]ak dira. Talde honetan, haritzaren mildiu hauskara, [[zekale-ainoa]] eta abar daude. Talde honetako onddoek izurritea eragin dezakete gizakiak lantzen dituen monolaborantzak zoltzen dituztenean, eta horrek galera ekonomikoak ekarri ohi ditu<ref name="ZT" />.
 
=== Sinbiotikoak ===
{{sakontzeko|Mikorriza}}
Hirugarren bidea [[sinbiosi]] mikorrizikoa edo [[mikorriza]]zioa da: onddoa landarearen sustraiekin elkartzen da, eta partaide biek onurak lortzen dituzte. Mikorrizazioa elkartze ia unibertsala da; izan ere, landare-espezie baskular guztien % 95 mikorrizatuta dago, eta gainera, lehorreko habitat gehienetan gertatzen da; hezetasun edota emankortasun handiegia duten lurzoruetan izan ezik<ref name="ZT" />.
 
Bi sinbionteen arteko elkarrekiko mendekotasun hori, eboluzioan zehar garatutakoa, oso handia da, eta landare batzuk ezin dira hazi mikorrizaturik egon gabe. Zenbait mikorrizazio-mota daude, bereziki, sustraian sartzeko eraren arabera. Bi dira nagusi, klima epeletako basoetan hain hedatuta dauden ektomikorrizak eta unibertsalagoak diren endomikorrizak<ref name="ZT" />.
 
[[Ektomikorriza]]k garatzen duten onddo askoren [[karpoforo]]ek (''[[Tuber]]'', ''[[Amanita]]'' eta ''[[Boletus]]'' generoetako perretxikoek) interes ekonomiko handia dute, gizakiaren kontsumorako asko erabiltzen direlako. Ektomikorrizen kasuan, onddoak landarearen sustrai sekundarioa inguratzen du, eta, hala, zorro deritzon egitura eratzen du. Horren ondorioz, sustraiaren hazkundea mugatu, eta morfologia berezia eragiten du. Ektomikorrizak garatzen dituzten onddoak, batez ere, basidiomikotoen taldekoak izan ohi dira (Amanita, Boletus, ''[[Hebeloma]]'', ''[[Lactarius]]'', ''[[Russula]]'', ''[[Scleroderma]]'', ''[[Thelephora]]'', etab.). Askomikoto ektomikorriziko batzuk ere badaude talde horretan (''[[Balsamia]]'', ''[[Elaphomyces]]'', Tuber, etab.), eta onddo mitosporikoa den ''[[Cenococcum]]'' generoa ere bai<ref name="ZT" />.
 
Endomikorrizak dira landare-espezieen artean hedatuenak, landare guztien % 85-90 inguruk mikorriza endotrofikoak baitituzte. Endomikorrizek ez dute aldaketa morfologiko nabaririk eragiten kolonizaturiko sustraiaren kanpoko egituran, eta, beraz, ez dira nabarmentzen. Ezaugarri aipagarriena da sustraien zelulen barnean sartzen direla eta hor arbuskuluak edota besikulak garatzen dituztela. Hori dela eta, mikorriza arbuskular edo besikulu-arbuskular (AM/VAM) deritze. Mikorriza-mota hau eratzen duten espezie fungikoak ''[[Glomales]]'' ordenakoak dira (''[[Glomeromycota]]'' dibisioa) , hipogeoak eta ezezagun samarrak<ref name="ZT" />.
 
=== Likenizazioa ===
{{sakontzeko|Liken}}
Aipatuko den azken estrategia [[alga|algekin]] elkarturik bizi diren onddoena da, onddo [[liken]]izatuena, hain zuzen. Bi sinbionteek, elkartu ondoren, berezko taloa eratzen dute, zeinari liken baiteritzo. Elkarteari esker, onddoa eta alga gai dira independenteki bizitzeko desegokiak izango ziratekeen eremuak kolonizatzeko. Onddo likenizatuen kokapenari dagokionez, [[argi]]aren eskuragarritasuna garrantzitsuagoa izaten da substratua baino. Askomikoto askok, 15.000 inguruk, likenizazioaren bidea erabiltzen dute karbono-iturria eskuratzeko. Talde honen barruan, onddo ezagunak daude, besteak beste, ''[[Cladonia]]'', ''[[Lecanora]]'', ''[[Lobaria]]'', ''[[Parmelia]]'', ''[[Usnea]]'' edota ''[[Xanthoria]]'' generokoak. Basidiomikotoen barruan, berriz, espezie gutxik hautatu dute likenizazioaren bidea, eta salbuespena ''[[Omphalina]]'' generoko ''O. hudsoniana'' eta ''O. ericetorum'' espezieak dira<ref name="ZT" />.
 
== Ugalketa ==