Landare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
118. lerroa:
=== Ugalketa sexuala ===
Baterakorrak eta haploideak diren bi egitura (gametoak) batzen dira (ernalketa bidez), eta egitura diploidea (2n) sortzen dute (zigotoa). Nukleo-emaileari ar deritzo, eta nukleo hartzaileari, eme. Ugalketa-zikloetan kromosomen murrizketa-prozesurik gertatuko ez balitz, belaunaldiz belaunaldi bikoiztu egingo litzateke kromosoma-edukia, eta fisikoki bizitza ezinezkoa izango litzateke. Meiosiaren bidez, ondare kromosomikoa 2n izatetik n izatera pasatzen da. Meiosiaren ondorengo zelula berriak informazio genetiko desberdinez hornituta daude, birkonbinazio genetikoari esker, eta horrek eboluzionatzeko aukera handitzen du. Gametoen ekoizle diren ugaltze-egiturak gametozisteak dira onddo eta algen kasuan, eta pareta sinplez inguratuta daude. Geruza antzuaz babestuta daudenean, ordea, gametangio (anteridio arra eta arkegonio emea) deritze, eta horiek enbriofitoek garatzen dituzte. Enbriofitoen bizi-zikloan, bi belaunaldi ageri dira, esporofitoa (gorputz diploidea) eta gametofitoa (gorputz haploidea), eta euren arteko txandaketa beha daiteke: briofitoen kasuan, gametofitoa da belaunaldi nagusia; kormofitoetan, aitzitik, esporofitoa<ref name="ZT" />.
 
== Arnasketa ==
Landareek ere arnasa hartzen dute. Hostoek [[aire]]ko [[oxigeno]]a hartzen dute eta gero, [[karbono dioxido]]a hartzen dute eta oxigenoa bota.
 
Beraz, prozesuan gasen sarrerea eta irteera elikadura prozesukoaren alderantzizkoa da. Izan ere, elikadura prozesuan karbono dioxidoa sartzen da hostoetan eta oxigenoa kanporatzen da.
 
Arnasketa eta elikadura prozesuak aldi berean gertatzen dira egunez, baina gauez, alderantziz:
 
* Egunez, landareek arnasa hartu eta [[fotosintesi]]a egiten dute. Beraz airetik karbono dioxidoa eta oxigenoa hartzen dituzte eta gero biak botatzen dituzte.
* Gauez berriz, landareek ez dute [[fotosintesi]]rik egiten, baina arnasa hartzen jarraitzen dute. Hortaz, gauez [[oxigeno]]a hartzen dute, eta [[karbono dioxido]]a kanporatzen dute. Horregaitik ez da ona lo egitea landareekin barrena.
 
== Erreferentziak ==