Landare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
19. lerroa:
[[Ginezeo]]aren barruan obuluak egoten dira. Obuluak, estamineek sortutako polenarekin harremanetan jarritakoan, aldatu egiten dira eta hazi bihurtu. [[Fruitu]]ak loreetatik sortzen dira.
 
== Elikadura eta arnasketa ==
=== Hazkuntza ===
[[Fitxategi:Animated flower.GIF |right|150px|thumb|Lore baten bizitzako etapak ilustratzen dituen animazioa]]
Landareen hazkuntzan, elikagai gehiago jasotzen dira airetik lurzorutik baino. Landareek fotosintesia egiten dute euren hazkuntza eta mantenurako. Prozesu honetan, landareek eguzki-argia erabiltzen dute karbono dioxidoa azukretara eraldatzeko. Landareak ura bereganatzen du lurzorutik prozesua aurrera eramateko. Lurzorutik ere nitrogenoa, fosforoa eta bestelako elikagai garrantzitsuak ateratzen dituzte<ref name="ZT"/>.
 
Hazkuntzaren arabera, landare belarkarak hiru taldetan sailkatzen dira: batetik, urterokoak, urte bakar batean bizi eta birsortzen dira; bestetik, bienalak, bi urtez bizi dira, eta bigarrenean birsortu ohi dira; eta, azkenik, bizikorrak, hainbat urtez hazten dira, eta heldu ondoren ere birsortzen dira. Zurezko landareen artean, hiru talde bereiz daitezke: hostogalkorrak edo kaduzifolioak (adibidez, pagoa, haritza, lizarra), martzeszenteak (adibidez, erkametza) eta hostoiraunkorrak (adibidez, artea, pinua)<ref name="ZT"/>.
 
=== Elikadura ===
[[Fitxategi:Animated flower.GIF |right|150px|thumb|Lore baten bizitzako etapak ilustratzen dituen animazioa]]
Izaki [[autotrofo]]ak dira; beraz, beren elikagaiak sortzen dituzte. Horretarako, pauso hauek betetzen dituzte:
 
42 ⟶ 44 lerroa:
 
[[Izerdi landua]], elikagaiz betea, landare osoan hedatzen da, elikagai horiek landarearen [[zelula]] guztietara iristeko.
 
=== Arnasketa ===
Landareek ere [[arnasketa|arnasa hartzen]] dute. Hostoek aireko oxigenoa hartu, karbono dioxidora eraldatu, eta karbono dioxidoa kanporatzen dute. Beraz, arnasketa-prozesuko gas-sarrera eta -irteera elikadura-prozesukoaren alderantzizkoa da. Izan ere, fotosintesian karbono dioxidoa sartzen da hostoen estometatik , eta oxigenoa kanporatzen da. Arnasketa- eta elikadura-prozesuak aldi berean gertatzen dira egunez, baina, gauez, alderantziz. Egunez, landareek arnasa hartu, eta fotosintesia egiten dute. Beraz, airetik karbono dioxidoa eta oxigenoa hartzen dituzte, eta, gero, biak botatzen dituzte. Gauez, berriz, landareek ez dute fotosintesirik egiten, baina arnasa hartzen jarraitzen dute. Hortaz, gauez oxigenoa hartzen dute, eta karbono dioxidoa kanporatzen dute. Horregatik, ez da komeni logelatan landareak edukitzea<ref name="ZT"/>.
 
== Landareen sailkapena ==