Don Johnson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
== Biografia eta lana ==
Donnie Wayne Johnson Flat Creeken, [[Misuri]]n, [[AEB]]etan, jaio zen [[1949]]ko [[abenduaren 15]]ean. Ama Nell Wilson izan zen eta aita Wayne Fred Johnson nekazaria. Umea jaio zenean, gurasoek 19 eta 17 urte besterik ez zituzten.
 
6 urte zituen [[Missouri]]tik [[Wichita]]ra aldatu zuenean bizitokia, [[Kansas]]en.
 
[[1967]]an graduatu zen bigarren hezkuntzan Wichita Southeko eskolan eta antzerki programaren parte izan zen. Azken urtean, Tonyren papera egin zuen ''West Side Story''n.
 
Geroago, Kansasko unibertsitatean ere ikasiko zuen.
 
[[Miami Vice]] telesailean parte hartzeagatik da ezaguna, ''Sonny Crockett''en papera egiten duelako Philip Michael Thomasekin batera. Telesaila 5 denboraldiz egon zen pantailetan, [[1984]] eta [[1989]] artean. [[1985]]ean, telesail txiki bat burutu zuen, ''The long hot summer'', Jason Robarts, Judith Ivey, [[Cybill Shepherd]] eta [[Ava Gardner]] aktoreek parte hartu zutena, [[Martin Ritt]] zuzendariaren ''Largo y cálido verano''ren ([[1958]]) moldaketa, [[Paul Newman]]ekin batera. [[1990eko hamarkada]]n, ''Nash Bridges'' telesailan hartu zuen parte.