Ireki menu nagusia

Aldaketak

1.415 bytes added ,  Duela 11 hilabete
ez dago edizio laburpenik
{{HezkuntzaPrograma}}
'''Azido nukleikoa''' informazio genetikoa duten makromolekula biokimiko konplexua da, [[nukleotido]] katez osatua. Azido nukleikoak [[zelula]] bizi eta [[birus]]etan daude. Arruntenak [[azido desoxirribonukleiko]]a (ADN / DNA) eta [[azido erribonukleiko]]a (ARN / RNA) dira. [[Friedrich Miescher]] kimikariak izendatu eta deskribatu zituen lehenbizi<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Medicinisch-chemische Untersuchungen: 4|argitaletxea=August Hirschwald|hizkuntza=de|data=1871|url=https://books.google.com/books?id=YJRTAAAAcAAJ&pg=PA441#v=onepage|sartze-data=2018-12-17}}</ref>, zelulen nukleoan topatu zituelako eta negatiboki kargatuta egoten direlako<ref name="ZT">{{Erreferentzia|egilea=Mertxe Martinez|izenburua=Azido nukleiko|lana=ZT Hiztegi Berria|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/azido%20nukleiko|aldizkaria=zthiztegia.elhuyar.eus|sartze-data=2018-12-17}}</ref>.
 
Azido nukleiko artifizialak ere badira, hala nola, [[azido nukleiko peptido]]a (ANP / PNA), [[Morfolino]]a eta [[azido nukleiko itxi]]a (LNA).
=== Azido desoxirribonukleikoaren egitura ===
{{sakontzeko|Azido desoxirribonukleiko}}
[[James Watson]] eta [[Francis Crick]]ek DNAren egitura argitu zuten 1953. urtean<ref>{{Erreferentzia|izena=F. H. C.|abizena=Crick|izenburua=Molecular Structure of Nucleic Acids: A Structure for Deoxyribose Nucleic Acid|orrialdeak=737–738|hizkuntza=en|abizena2=Watson|izena2=J. D.|data=1953-04|url=https://www.nature.com/articles/171737a0|aldizkaria=Nature|alea=4356|zenbakia=171|issn=1476-4687|doi=10.1038/171737a0|sartze-data=2018-12-17}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=DNA Structure|hizkuntza=en-US|url=https://whatisdna.net/dna-structure/|aldizkaria=DNA Encyclopedia|sartze-data=2018-12-17}}</ref>, [[Rosalind Franklin]]en ikasle zen [[Raymong Gosling]]en [[x-izpien difrakzio]] bidez egindako argazki batean oinarrituta<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Due credit|orrialdeak=270|hizkuntza=en|data=2013-04-18|url=http://www.nature.com/news/due-credit-1.12806|aldizkaria=Nature News|alea=7445|zenbakia=496|doi=10.1038/496270a|sartze-data=2018-12-17}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=NOVA {{!}} Secret of Photo 51 {{!}} PBS|url=https://www.pbs.org/wgbh/nova/photo51/|aldizkaria=www.pbs.org|sartze-data=2018-12-17}}</ref>. Biologiaren mundua irauli zuen aurkikuntza hark<ref>{{Erreferentzia|izena=Regis, Edward,|abizena=1944-|izenburua=What is life? : investigating the nature of life in the age of synthetic biology|argitaletxea=Oxford University Press|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/261176920|isbn=9780195383416|pmc=261176920|sartze-data=2018-12-17}}</ref> erakutsi zuen azido desoxirribonukleikoa bi harizpi osagarriz osatuta dagoela; helize bikoitz destrogiroa osatzen dute, eta hidrogeno-loturen bidez elkarturik daude, aurkako noranzkoan jarrita (antiparaleloki). Datu esperimentaletan oinarrituta, base nitrogenodunen artean eratu daitezkeen hidrogeno-loturen ereduak proposatu zituzten zientzialari horiek. Patroi horren arabera, A T-rekin (edo U-rekin) espezifikoki “parekatzen” da bi zubiren bidez, eta G C-rekin, hiru zubiren bidez. Parekatze espezifikoa denez, polinukleotido-kate bat izanda, harizpi osagarriaren sekuentzia osoa jakin daiteke. Bide horretatik ondorioztatu zen zeluletako DNA bikoizteko mekanismo molekularra<ref name="ZT" />.
 
=== Azido erribonukleikoaren egitura ===