Konbentzioaren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
tNo edit summary
27. lerroa:
'''Konbentzioaren Gerra''', batzuetan '''Pirinioetako Gerra''' edo '''Rosellóko Gerra''' ere deitua, [[Frantziako Errepublika]]ren eta [[Espainia]]ko monarkiaren arteko gerra izan zen, [[1793]] eta [[1795]] artean Pirinioen inguruan gertatu zena, Frantzian [[Konbentzio Nazionala]] agintean zela. [[Frantziako Iraultzako Gerrak|Frantziako Iraultzako]] [[Lehen Koalizioko Gerra|Lehen Koalizioko Gerra honetan]], Espainiak Ingalaterraren laguntza izan zuen, baina Frantzia atera zen garaile.
 
Gerra [[Katalunia]]n eta [[Euskal Herria]]n egin zen, batez ere, nahiz eta Frantziako [[Toulon]]en ere borroka izan zen, ingelesen eta espainiarren gerra ontziak joan baitziren hara Frantziako erregezaleei laguntza ematera. Gerra [[Basileako Bakea|Basileako Bakeaz]] amaitu zen.
 
Gerrak aldaketa sakon eta bortitzak eragin zituen Euskal Herrian, [[Izu Garaia|izua zabalduz]] eta 1790an hasitako errealitate instituzionalaren aldaketa finkatuz: berretsi egin zuen ordu arteko euskal [[foru]] sistemaren amaiera [[Ipar Euskal Herria]]n, eta foruen oinarriak pitzatu [[Hego Euskal Herria]]n.
 
== Aurrekariak ==
49. lerroa:
[[Empordà]]n barneratu eta gero, frantziarrek bi helburu nagusi zituzten: [[Figueres]] eta Roses.<ref name="raco"></ref> Azaroaren 17 eta 20 bitartean, espainiar defentsa lerroaren bihotza eraso zuten Santa Maria del Roure monasterioaren inguruan. Borroketan bi armadetako buruzagi nagusiak, Jacques Dugommier eta Luis Firmin de Carvajal, hil ziren. [[Catherine-Dominique de Pérignon]]ek hartu zuen frantziarren agintaritza; espainiarrek, komandante bururik gabe, arrapaladan egin zuten ihes, Figueresera lehenik, eta [[Girona]]ra geroago. Azaroaren 28an, tiro bakar bat ere egin gabe errenditu zen Figueresko gaztelua, barnean 9.000 soldadu zeuden arren.<ref name="girona"></ref>
 
Espainiako Gobernuak Katalunia bertan behera utzia zuela iritzirik, abenduan 55 diputatu batzartu ziren [[Bartzelona]]n, [[José de Urrutia y de las Casas|José de Urrutia]] jeneral gorena buru zela, eta herrialdea militarizatzea deliberatu zuten. [[Sometent]]-batzarrak eratu zituzten eta, hiru hilabeteren buruan, 20.000 pertsona zeuzkaten borrokarako prest. Handik aurrera, Gironako batzarrak zuzendu zuen erresistentzia Kataluniako frontean. Somatentek gerrilla-gerra egin zuten armada errepublikanoaren kontra, ustekabeko erasoen bitartez.<ref name="girona"></ref>
 
[[1795]]eko otsailaren 3an, bi hilabete eta erdiko setioaren ondoren, Konbentzioaren armadak Roses hartu zuen. Udaberrian, frantsesak [[Fluvià]] ibaia gurutzatzen saiatu ziren, baina espainiar armadak behin eta berriz eragotzi zien. Ekainaren 11n, José de Urrutiaren gudarosteak [[Pontós]]ko gaztelua berreskuratu zuen.<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.terresdegirona.cat/alt_emporda_pontos.htm |izenburua=La batalla de Pontós |argitaletxea=terresdegirona.cat |sartze-data=2010-11-07}}</ref> Horren ondoan, eraso etengabeek ahuldurik, frantziar armada irten zen Empordàtik. Uztailaren 25 eta 27 bitartean [[Gregorio García de la Cuesta]] buru zuten tropek [[Baixa Cerdanya]]n egin zuten erasoaren ondorioz, [[Puigcerdà]] eta [[Bellver de Cerdanya]]ko frantziar garnizoiek kapitulatu zuten.<ref name="girona2">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.pedresdegirona.com/historia_moderna_18_d.htm |izenburua=La Guerra Gran a Girona (II)|argitaletxea=pedresdegirona.com |sartze-data=2010-11-7}}</ref>
56. lerroa:
{{Sakontzeko|Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian}}
[[Fitxategi:Bon_Adrien_Jeannot_de_Moncey_(1792).jpg|thumb|180px|[[Bon-Adrien Jeannot de Moncey]].]]
Gerra piztu orduko, Iraultzaren aldeko herri-mugimendua sortu zen [[Garazi]] eta [[Baigorri]] aldean, muga babestea helburu zuena; izan ere, [[Arnegi]]-[[Aldude]]-[[Orreaga]] arteko muga finkatu berria zenez gero, jendea beldur zen “espainiarrek” (hots, [[baztan]]darrek eta [[erroibar]]tarrek) berenganatuko zituztela bertako oihan eta bazkalekuak. [[Euskal Herriko Ehiztariak]] izeneko [[infanteria]] konpainiak eratu ziren, [[Bon-Adrien Jeannot de Moncey]] kapitaina buru zutela.<ref name="manex">{{erreferentzia| izena= Manex|abizena= Goienetxe |url=https://www.jakin.eus/show/5ece003a69cf25d9df3c40cc6481137b71c7937b | izenburua =Frantziako iraultza eta Euskal Herria, kronologiaren harian |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Jakin 51, 1989ko martxoa-apirila, 55-67. orrialdeak, jakin.eus}}</ref> Hasiera hartan, 9.000 soldadu zituen Mendebaldeko Pirinioetako frantziar armadak, [[Joseph Servan]]en aginduetara.<ref name="hedatuz">{{erreferentzia| izena= Jean|abizena= Etcheverry-Ainchart |url=http://hedatuz.euskomedia.org/3206/1/08207216.pdf | izenburua =La Vallée de Baïgorri sous la Révolution |sartze-data=2018-11-10 |argitaletxea= Eusko Ikaskuntzaren VIII. Kongresua (8. 1954. Baiona, Uztaritze), Donostia, Eusko Ikaskuntza, 2003, 207-216. orrialdeak, ISBN: 84-8419-932-0, hedatuz.euskomedia.org}}</ref> Ondoko hilabeteetan kopuru hori emendatuz joan zen, Konbentzioak soldadu errekrutatze masiboa ({{lang-fr|Levée en masse}}) agindu baitzuen. Hegoaldean, berriz, 18.000-20.000 soldadu zituen espainiar armadak, [[Ventura Caro]] jeneralaren esanera. Haren ardurapean zegoen frantziar iheslari erregezaleen armada ere [[Pirinioetako Errege Legioa|(''Légion Royale des Pyrénees'')]].<ref name="hedatuz"></ref> Nafar gutxi mobilizatu ziren, 1.600 gizon inguru, gehienak [[Baztan]]en, muga defendatzeko helburuz.<ref name="rodr">{{erreferentzia| izena= Rodrigo|abizena= Rodriguez Garraza |url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=15856 | izenburua =Actitudes políticas en Navarra durante la guerra de la Convención (1793-1795) |sartze-data=2018-11-9 |argitaletxea= Príncipe de Viana, ISSN 0032-8472, 51. urtea, 189. zenbakia, 1990, 113-118. orrialdeak, dialnet.unirioja.es}}</ref> Gipuzkoak 4.600 gizonez osatutako milizia antolatu zuen [[Joaquín María Egia]] Narrosko markesaren agindupean.
 
[[Konbentzio Nazionala|Konbentzioak (''Convention'', ''Montagnards'']], alegia, Menditarrak) [[Jean-Baptiste Cavaignac]] eta [[Jacques Pinet]] bere mandatariak bidali zituen Baionara. 1793an gatazkak ez zuen norabide jakinik izan. Espainiarrek hartu zuten ekimena, eta [[Hendaia]] eta [[Sara]]n zeuden frantziar tropei eraso egin zieten apirilaren amaieran. Ekainaren 3an, [[Bankako kobre meategi eta burdinola|Bankako burdinola]] suntsitu zuten, baina [[Jean Isidore Harizpe|Harizperen]] euskalEuskal Herriko ehiztariek suharki egin zieten aurre [[Arrolako Harria]]n; bi egun geroago, Ventura Caroren gizonek [[Château-Pignongo gudua|Château-Pignon]] ([[Eiheralarre]]) hartu bazuten ere, ez zioten onurarik atera garaipen horri.<ref name="hedatuz"></ref> Irailaren 13 eta 14an, Konbentzioaren gudarosteak [[Urdazubi]] herria, [[Urdazubiko monasterioa|bertako monasterioa]] eta burdinola erre eta arpilatu zituen.<ref name="urdazubi">{{erreferentzia| izena= María Teresa |abizena= Lopez de Gereño Sanz |url=https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/16074.pdf | izenburua =El Monasterio premonstratense de San Salvador de Urdax: Génesis y evolución Histórico-Artística |sartze-data=2018-11-10 |argitaletxea= Príncipe de Viana, 57. urtea, 207. zenbakia, 1996, 19-60. orrialdeak, dialnet.unirioja.es}}</ref> [[1794]]ko otsailaren 5ean, Caroren indarrek eraso bortitza jo zuten Hendaia eta [[Urruña]]ko zenbait helbururen aurka, baina atzera egin behar izan zuten.<ref name="francemil">{{erreferentzia| izena= |abizena= |url=https://books.google.es/books?id=nfoG5KOmVE0C&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua =1794 - Guerre d'Espagne. Armée des Pyrénées occidentales |sartze-data=2018-11-11 |argitaletxea= France Militaire, books.google.es}}</ref>
 
1794ko martxoan, Konbentzioko frantses agintariek [[Sara]], [[Ainhoa]], [[Ezpeleta]], [[Zuraide]], [[Kanbo]], [[Biriatu]] eta Lapurdi hegoaldeko hainbat herri ''ignoble'' ("doilor") izendatu zituzten, tokiko 47 gaztek beren gerrako postuak utzi eta [[Bera]]ra alde egin zutenean. Beraz, herrietako elizetan bildu zituzten biztanleak, gizon zein emakume, gazte zein zahar, 3.000<ref>Watson, C. 2003, 56-57. or.</ref> eta 10.000 artean, eta ilara luze batean deportatu zituzten [[Capbreton]] eta [[San Bisentse|San Bisentsera]], [[Landetako basoa|Landetan]]; agintari berriek haien jabetzak ebatsi edo/eta erre egin zituzten,<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Juan Carlos|abizena=Etxegoien (Xamar)|urtea=2009|izenburua=The Country of Basque|argitaletxea=Pamiela|orrialdea=23|isbn=978-84-7681-478-9|herria=Pamplona-Iruñea, Spain}}</ref> edo (frantses) "abertzaleei" eman;<ref>Watson, C. 2003, 56-57. or.</ref> herritar batzuk, berriz, Frantzia hego-mendebaldeko bost departamendutara egotzi zituzten. Azkenean, irailean etxera itzultzeko baimena eman zitzaien.<ref name="manex"></ref> 1.600 hil ziren, gehienak Sarakoak.<ref name=":0" /> Aldi berean, euskara "fanatismoaren mintzairatzat" jo zuten.
 
[[Fitxategi:Guerre du Roussillon (1793-1795) EU.jpg|thumb|left|380px|Konbentzioaren Gerra, euskalEuskal Herriko Pirinioetako kanpaina]]
1794ko udaberrian, frantziar agintari militarrek Baztan hautatu zuten espainiarren aurkako eraso erabakigarria jotzeko. Ekainaren 3an, hiru zutabetan antolatutako 5.800 gizonek haranaren iparraldeko eta ekialdeko mendi lepoak ([[Aldudeko gudua|Berderiz]], [[Izpegi]] eta [[Otsondo]]) hartu zituzten.<ref>{{erreferentzia| egilea= Labouche, Capitaine |url=http://www.memoriadigitalvasca.es/applet/libros/JPG/280425/280425.pdf | izenburua =Le Chef de brigade Harispe et les chasseurs basques |sartze-data=2018-11-11 |argitaletxea= Pau, Société des Sciences, Lettres et Arts, 1893?, memoriadigitalvasca.es}}</ref> Uztailaren 10ean, Konbentzioaren aurkako frantziarrek [[Argintzu]] mendian zuten kanpamentuaz jabetu ziren.<ref name="hedatuz"></ref> Azkenik, uztailaren 23an, Bon-Adrien Jeannot de Moncey buruzagi zuen espedizioak Izpegiko lepoa gainditu eta [[Elizondo]] eta [[Doneztebe]] hartu zituen, [[Baztan haraneko gudua]]n. Frantsesek Bidasoan behera egin zuten ondoren, [[Hondarribia]] hartu, eta [[Donostia]]ra aurreratu zuten, baita abuztuaren 3an Donostiara sartu ere; hiriak ateak ireki zizkien,<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Konbentzioaren Gerra Euskal Herrian - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/konbentzio-gerra-euskal-herrian/ar-154139-144609/#144613mintzatzen%20da%22|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2018-11-11}}</ref> defendatzeko hornigairik gabe eta Espainiako Koroarekiko tirabira handien erdian. [[Filipinetako Konpainia]]k bertan behera utzi zuen bere jarduera Gipuzkoan.
 
88. lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2018/-11/-03}}
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Frantziako Iraultzako Gerrak]]
* [[Euskal ehiztariak|EuskalHerriko Ehiztariak]]
* [[Gipuzkoako Errepublika]]
* [[Joaquín María Barroeta|Joaquín María Barroeta Zarautz Aldamar]]
* [[José Fernando Etxabe|José Fernando Etxabe Asu Romero]]
* [[Basileako bakea|Basileako Ituna]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [[Antonio Zavala|Zavala, Antonio]], [http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10632.pdf ''Frantziako Iraultza eta Konbentzioko Gerra bertsotan''], Erri-literatura, Auspoa Liburutegia, euskaltzaindia.eus.
 
[[Kategoria:Konbentzioaren Gerra| ]]