Faila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
28. lerroa:
Faila bateko blokeak bestearekiko duen mugimenduari erreparatzen badiogu hiru motako failak daudela ikusiko dugu:
 
* '''[[Alderantzizko faila]]''' edo '''bultzada faila:''' faila mota hau konpresio horizontalagatik sortzen da (A irudia). Mugimendua ahalik eta horizontalena da, eta faila planoak 30ºko okerdura izaten du horizontalarekiko. Faila mota honek 45º baino gutxiago duenean, '''zamalkadura''' izena hartzen du.
 
* '''[[Faila normala]]:''' faila mota hau tentsio horizontala dela eta sortzen da (B irudia). Mugimendua orokorrean bertikala izaten da, eta horizontalarekiko angelua 60 gradu izaten da. Faila normalen eraginez, [[horst]]ak eta [[graben]]ak sor daitezke.
 
* '''[[Urratze faila]]:''' faila hau bertikala izaten da, eta blokeen mugimendua horizontala izaten da (C irudia). Bi motatako urratze faila daude: destroak eta sinistroak (eskuin edo ezker mugimendu erlatiboa dutenak). Urratze failak plaken arteko muga eratzen duenean, [[transformazio faila]] deritzo.
 
== Failak daudenaren seinaleak ==
Failaren agerpenaz jabetzeko, faktore batzuei erreparatuko diegu. Seinalerik nabariena eten-gainazalak edo egituren aldaketa morfologikoak dira, [[arroka]]-gorputzaren kohesio-galtzearen adierazle. Kasu horietan, deformazioa faila-gainazalean kontzentratuta dago, eta faila-blokeak ez daude deformatuta. Materialaren jarraipena galduta, alderantzizko failen bitartez ebaketa bertikal batean materialaren errepikapena ikus daiteke, eta faila normalen bidez, aitzitik, material falta. Faila-planoetan ere egitura berezi batzuk ager daitezke: [[faila-ispilu]]ak, [[faila-ildaska]]k, [[faila-arteka]]k, [[faila-koska]]k, [[estilolito]]ak eta [[narras-toles]]ak. Horietako batzuek desplazamenduaren berri ematen dute. Azkenik, failekin batera, faila-arrokak ere aurki daitezke.
 
== Erreferentziak ==