Eskala kronoestratigrafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
36. lerroa:
 
=== Denbora geologikoaren eskalaren kontzeptua ===
Eskala kronoestratigrafikoaren eraiketareneraikuntzaren hastapenetan (XVIII. eta XIX. mendeetan) [[geologo]]ek ez zuten modurik arroken adin absolutuak edo zenbakizkoak (urtetan neurtuak) zehazteko, nahiz eta denbora geologikoaren ''handitasuna'' sumatzen zuten. [[Erradioaktibitate]]aren aurkikuntzak XIX. mendearen amaieran eta [[datazio erradiometriko]]en printzipioen garapenak XX. mendearen hasieran, ordea, aukera eman zuten lehenengo aldiz arroken adin absolutuak ezagutzeko eta, bide batez, [[Lurraren adina|Lurrak milioika urte zituela baieztatzeko]]. Denbora geologikoaren eskala unitate geokronologikoz dago osatuta, eta horiek unitate kronoestratigrafikoak eratu zireneko denbora-tarteak dira. Beraz, unitate geokronologikoen mugak zenbakizko adinak dira, eta unitate kronoestratigrafikoen mugen datazio absolutuak eginez lortzen dira. Unitate geokronologikoak (Eon, Era, Periodo, Epoka, Adin eta Kron), horien hierarkia eta unitate kronoestratigrafikoekin duten erlazioa aurreko taulan ageri dira<ref name="ZT" />.
 
Unitate kronoestratigrafikoen mugen datazio absolutu gehienak teknika erradiometrikoetan dautza. Teknika horiek [[isotopo]] ezegonkorren [[desintegrazio erradioaktibo]]aren ezaugarrietan oinarritzen dira. Isotopo ezegonkorrak (jatorrizkoak) [[partikula atomiko]]ak igorriz desintegratzen dira, eta egonkorragoak diren isotopoak (eratorriak) sortzen dituzte. Desintegrazio erradiaktiboaerradioaktiboa denboraren mendekoa denez, datazio erradiometrikoen oinarria da. [[Zenozoiko]] eta [[Mesozoikoko]] hainbat mugaren kasuetan, ordea, zenbakizko adinen kalkuluak geruza-segiden zikloetan oinarritu dira, non ziklo bakoitzak milaka urteko iraupen periodikoa duen. Erregistraturiko ziklo sedimentario horiek Lurraren parametro astronomikoen aldaketa ziklikoen ([[Milankovitch ziklo]]ak) emaitzak dira, eta periodikotasun ezaguna dute (21, 40, 100 eta 400 mila urte). Zenbakizko datazioa duen geruza batetik abiatuta, erregistraturiko zikloak zenbatuz jakin ahal dira beste mugen adin absolutuak<ref name="ZT" />.
 
== Eskala ==